Maedhrosen muga
Maedhrosen muga Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den toki baten izena da. Idazle honen hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen da. Belerianden kokatua, Dorthonion eta Ered Luinen artean eta Lothlannetik hegoaldera, lurralde hau Fëanor elfoaren semeek okupatu zituzten, hauetatik nagusiena zen Maedhrosek gidatuak, Eguzkiaren Lehen Aroaren lehen urteetan. Bere izena, iparraldean Melkor valarraren gotorlekua zen Angbandetik zetozen erasoentzako muga naturalik ia existitzen ez zelako jasotzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguzkiaren Lehen Aroaren 7. urtean, Fëanorren semeek Noldorren kontseilu bat alde batera utzi zuten Mithrimen Doriatheko Thingol erregeak bidalitako mezuak eragin zien egonezina zela eta. Orduan abiatu ziren Beleriandetik ekialdera eta anaien artean nagusiena zen Maedhrosek hala aginduta Hithrimen inguruan zeuden lurraldeetan ezarri ziren. Une horretatik aurrera Maedhrosen muga bezala deitu zuten, lur hauetatik iparraldera ia defentsa naturalik ez baitzegoen eta Angbandetik etor zitezkeen erasoak errazago jasango zituzten. Maedhrosek bere erresuma ezartzeko toki hau aukeratu bazuen, bere arrazako gainontzeko jendearekin gatazkak izateko aukera murrizten zuelako eta eraso baten arrisku gehiena bere gain jasatea nahi zuelako izan zen.
Maedhrosek bere gotorleku nagusia Himring muinoetan ezarri zuen. Celegormek eta Curufinek Agloneko Pasabidea Himladeko lurrak gotortu zituzten. Maglorrek bere gotorlekua Gelion ibaiaren besoetan eraiki zuen.
Karanthir, anaietan bosgarrena, Thargelioneko lurretan ezarri zen, Helevorn lakuaren ondoan. Ered Luin mendikatearen zati bat esploratzera iritsi zen eta honela nanoekin harremanetan jarri zen; bi herri hauen artean oso harreman onak ez zituzten arren, amankomunean zuten etsaia eta artisautza gogoko zutela eta, bi herrien artean adostasun batera iritsi ziren eta Karanthirrek honela aberastasun ugari lortu zuen bere eskuetatik nanoek gainontzeko Beleriandekin komertziatzeko egiten zituzten produktu guztiak igarotzen baitziren.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako hauek Maedhrosen muga osatzen duten eta Silmarillion laneko istorioan garrantzitsuak diren tokietako batzuk dira:
Himring
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dorthonionetik ekialdera zeuden muino multzoa. Han ezarri zuen Maedhrosek bere gotorlekua Beleriand defendatzeko, "Beti Hotza" deitua, muino guztien artean garaiena zenaren tontorrean baitzegoen, zuhaitzik gabeko ordoki batean, nondik etsaiaren mugimenduak zelata zitezkeen Ard-Galenen eta Lothlannen.
Agloneko Pasabidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Himring muinoen eta Dorthonionen artean bazegoen askotan Angbandeko orkoek erasotzeko probestu zuten pasabide bat, Agloneko Pasabidea, Celegormek eta Curufinek gotortu zutena, Aros ibaia eta Zelon ibaiaren artean zeuden lurrekin egin zuten bezala, lur hauek Hegoaldeko Himlad ere deitzen zirelarik.
Maglorren sakonunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gelionen besoen artean (Nagusia eta Txikia) iparraldetik jeisten zen eta Ard-Galenetik banatuko zuen inongo muga naturalik ez zuen lautada zabal bat zegoen. Lautada hau Dorthonioneko muinoen eta Rerir mendiaren artean hedatzen zen. Toki horretan Maglorrek gotorleku bat eraiki behar izan zuen, "Maglorren Gotorlekua", Beleriand Angbandeko orkoen erasoetatik babesteko, nortzuk handik masiboki sartu ziren Dagor Aglareb izeneko Beleriandeko hirugarren gerran.
Rerir mendia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maglorren sakonunetik mendebaldera kokatua zegoen, Ered Luinetik ekialdera irtetzen ziren mendi talde batean, mendi talde hauen tontorrik garaiena Rerir zelarik. Honek eta Ered Luin mendiek sortzen zuten angeluan Karanthirren gotorlekua zegoen, Helevorn lakuaren ondoan.