Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mateo (apostolua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mateo Ebanjelaria» orritik birbideratua)
Mateo (apostolua)

apostolu

Bizitza
JaiotzaIsraelgo Lurraldea, ?
BizilekuaKfar Nahum
HeriotzaEtiopia, 74 ( urte)
Heriotza moduaberezkoa ez den heriotza: burugabetzea
Familia
AitaAlphaeus
Ezkontidea(k)ezkongabea
Irakaslea(k)Jesus Nazaretekoa
Jarduerak
Jarduerakzerga-biltzailea, presbiteroa eta publican (en) Itzuli
Santutegia
Irailaren 21 eta Azaroaren 16
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

IBDB: 82051
Discogs: 1774420 Find a Grave: 5888278 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau apostoluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mateo».

San Mateo (hebreeraz: מתי/מתתיהו‎, Mattay edo Mattithyahu, euskaraz: "Jaungoikoaren oparia"; antzinako grezieraz: Ματθαῖος, Matthaios) edo Mateo Levi Jesus Nazaretekoak hautaturiko apostoluetako bat izan zen. Adituen artean eztabaidatua da, Joan apostolua eta Mateo Ebanjelaria, Mateoren Ebanjelioa idatzi zuena, pertsona bera diren, baina Elizak bi egile direla onartzen du.

Erromatarren zerga-biltzailea izan zen. San Ireneok dioenez, Palestinan predikatzen aritu ondoren, Etiopiara joan zen, eta han hil zuten. Jaia: irailaren 21a.[1]

Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizataldeen santu zaindaria da: Salerno, Monzón, zerga-biltzaileak eta abar.

Mateoren ebanjelioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Mateoren Ebanjelioa»
« Antzina-antzinako tradizioaren arabera, ebanjelio hau hamabietariko ikasle batek idatzia izango litzateke, Mateo (ik. 9,9) edo Lebi (ik. Mk 2,14) zerga-biltzaileak, alegia. Halere, segur aski, bigarren belaunaldiko eta judu-jatorriko kristau bat du egilea, grekoa zekiena eta I.Z.ari buruzko irakaspenetan ongi aditua.

Konposizio-datari dagokionez, K.o. 80-90 bitartean koka daiteke, 70ean gertaturiko Jerusalemen hondamendiaren ondoren, gertakizun hau behin baino gehiagotan aipatzen baita (21,41; 22,7; 23,37-38). Badirudi Siriako Antiokian idatzia dela ebanjelioa: grekoz egiten zen han eta hiriak judu-kolonia ugaria zuen; bazen han kristau-elkarte bat ere, lehenengoetakoa hain zuzen (Eg 11,19-30), bertan juduak eta jentilak berehala nahasi zirelarik; Pedrok garrantzi handia zuen elkarte hartan (Ga 2,11-14), Mateoren ebanjelioan bezalaxe (15,15; 16,16-19; 17,24-27). Kanpo eta barru, egoera zailean bizi den elkarte batentzat idazten du Mateok.

»

Elizen Arteko Biblia. 2008.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.