Lydia Flood Jackson
Lydia Flood Jackson | |
---|---|
Lydia Flood Jackson, 1887 Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oakland, 1862ko ekainaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Oakland, 1963ko uztailaren 8a (101 urte) |
Familia | |
Ama | Elizabeth Thorn Scott Flood |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua eta sufragista |
Kidetza | Woman's club movement in the United States (en) |
Lydia Flood Jackson (Oakland, Kalifornia, AEB, 1862ko ekainaren 6a – ibidem, 1963ko uztailaren 8a) estatubatuar enpresaria izan zen, sufragista eta klub emakumea.[1][2]
Familia-aurrekariak eta haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lydia Flood Brooklyn-en jaio zen, Kalifornian, gero Oakland-i atxikia izan zena.[1] Bere ama Elizabeth Thorn Scott zen eta aita Isaac Flood. Elizabeth Thorn Scott 1828an jaio zen, New York-en, eta Massachusettseko New Bedford-en hezi zen. Kaliforniara joan zen bizitzera Urrearen Sukarrean, Joseph Scott senarrarekin, eta berton finkatu eta gutxira hil zen. Oliver semea bakarrik hazi behar izan zuen. 1850eko hamarkadan, haur afroamerikarrei debekatu egin zitzaien eskola publikora joatea, eta, ondorioz, Scott-ek hartu zuen bere etxean haur beltzentzako lehen Sakramentoko eskola ezartzeko ardura, 1854ko maiatzaren 29an. Sacramentoko eskola-barrutian onartu zen eskola, baina finantzaketarik gabe eta eskola segregatu gisa soilik.[3] Berak hortxe irakatsi zuen aitarekin, Isaac Flood-ekin, ezkondu zen arte. Aita esklabo jaio zen Hego Carolinan, 1816an. Bere askatasuna erosi eta Kaliforniara joan zen Urrearen Sukarraren garaian, non langile eta merkatari lan egin zuen.[4][4]
Elizabeth Thorn Scott eta Isaac Flood 1855ean ezkondu eta Oaklandera joan ziren bizitzera. Lehen egoiliar afroamerikarren artean egon ziren, eta familia nabarmena izan zen. Isaac Flood-ek dirutza egin zuen inguruko ondasunen gainean, eta biak eskubide zibilen eta hezkuntza afroamerikarraren defendatzaileak ziren. Shiloh (AME) Eliza Episkopal Metodista Afrikarra sortzen ere lagundu zuten 1858an. 1857an, George Francis Flood izeneko seme bat izan zuten, Oaklanden jaiotako "Koloredun lehen semea" (beltza) izenez ezagutzen dena.[5][4] Urte berean, Scott-ek bere etxeko beste eskola pribatu bat ezarri zuen 1334 East 15th Street-en afroamerikarrentzat eta zuriak ez ziren haurrentzat, Lydia Flood barne.[2][6] Isaac Flood afroamerikarrentzako eskubide zibilen aurrerapenean aritu zen, eta Kaliforniako Koloredunen Konbentzioen Mugimenduko kidea izan zen, Kaliforniako eskoletan segregazioaren aurka borrokatzeko.[4][2] Bere defentsa zela eta, Lydia Flood 1872an John Swetten eskola integratura joan zen lehen ikasle afroamerikarra izan zen.[2][6] Oaklandeko bigarren hezkuntzako eskolan jarraitu zituen gau eskolak.[2] Hala ere, 1940ko erroldaren arabera, 6. mailan sailkatu zuen bere hezkuntzarik altuena.[7] Eskolaldia amaitu ondoren, William Jacksonekin ezkondu zen.[2][8]
Aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lydia Flood Jackson-ek bere familiaren ondarearekin jarraitu zuen afroamerikarren eskubide zibilen alde borrokatzen, eta emakumeen eskubideak defendatzen. Klub emakume aktiboa izan zen, eta Kaliforniako Estatu Federazioko Emakume Koloredunen Kluben lehen presidente legegilea eta herritarren lehen presidentea. Klubeko hauteskundeetan ezkutuko botuen erabilera ere ezarri zuen. Fannie Jackson Coppin Klubeko eta Bertako Alaben Klubeko kidea izan zen berrogeita bi urtez.[2] Emakumeen sufragioa eskatu zuen 1918an Los Angelesen egin zen Estatu Federazioko Emakume Koloredunen Kluben lehen bileran. Bidea zolatu zuten sufragistak ere aitortu zituen, eta Oakland-eko namesake haritzezko zuhaitzak aipatu zituen, esanez: "Nork hauts dezake emakume jakinen falange bat, buru finko eta tentea, Izpiritu Santuaren botereak babestua? Sufragioa demokraziaren osagaietako bat bezala nabarmentzen da; sufragioa da gure emakumeak bizitzako mailarik altuenetara igotzea espero dugun palanka boteretsuenetako bat...Lucretia Mott, Susan B. Anthony eta Elizabeth Cady Stantonek fede begi batez ikusi zuten eremu distiratsu hau duela hirurogei urte, eta haien determinazioa, benetako epaiketa eta ahalmen exekutiboak posible egin du zuk eta nik Sufragio Haritzaren gereizpean jesarrita egotea, zuhaitz zahar itzela da, eta bere adarrak laster helduko dira herrialdeko estatu guztietara".[9][10]
Aktibista politikoa izan zen eta Mexikora, Hego Amerikara eta Mendebaldeko Indietara ere bidaiatu zuen. Jacksonek nahi zuen emakumeek zalantzan jartzea euren rol konbentzionalak eta arau sozialen mugak, baita emakumeek gizonezkoen nagusitasun zuria aztertzea eta galdekatzea ere.[2]
Enpresak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lydia Flood Jackson enpresaria eta asmatzailea izan zen. Aitarengandik ikasi zuen nola inbertitu ondasun higizinetan eta halaxe sostengatu zen. Edertasun-produktuak, garbitasun produktuak, kremak eta perfumearen lerro bat ere sortu zuen, "Flood Toilet Creams" izenekoak eta mendebaldeko kostaldean ekoiztu eta saldu ziren. Enpresari arrakastatsua eta ekintzailea izanez, komunitatean afroamerikar boteretsu talde batean finkatu zen.
Geroko bizitza eta ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920ko Estatu Batuetako Errolda Federalean, Lydia Flood Jackson alargun agertzen zen.[11]1940ko hamarkadarako Leslie Flood ilobarekin eta emazte Julia T. Floodekin eta haien Robert F. Flood semearekin bizi zen 2319 Myrtle Street-en(kalean).[2][12]
Shiloh (AME) Eliza Episkopal Metodista Afrikarraren, gero Lehen Eliza Episkopal Metodista Afrikarra izenez ezagutzen denaren, laurogeita hamargarren urteurrenean, Jackson kongregazion hitzaldi bat eman zuen eta bere amak elizari eta hezkuntzari egindako ekarpenez mintzatu zen.[12]
Jacksonen mendeurrena zela-eta, ohoratu zuen Oakland hiriak "bertako bizidun zaharrena" baitzen.[13] 1963ko uztailaren 8an hil zen, 101 urte zituela, Fairmont Ospitalean.[14][15][16] Oakland--eko Kalifornia-ko Mountain View hilerrian lurperatuta dago.[17]
Flood Familiaren Liburuak Oakland-eko Liburutegi Publikoak artxibatzen ditu, Oaklandeko Museo eta Liburutegi Afroamerikarrean; Lydia Flood Jackson-en hileta programa, gutunak eta familia argazkiak barne.[18]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «MS049_B01_F01_003 | Oakland Public Library Digital Collections» oakland.access.preservica.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
- ↑ a b c d e f g h i (Ingelesez) Wagner, Tricia Martineau. (2007-07-16). Lydia Flood Jackson (1862-1963) •. (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
- ↑ (Ingelesez) Wagner, Tricia Martineau. (2007-06-27). Elizabeth Thorn Scott Flood (1828-1867) •. (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
- ↑ a b c d «Guide to the Flood Family Papers» oac.cdlib.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
- ↑ «Guide to the Flood Family Papers» oac.cdlib.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
- ↑ a b Lazard, Dorothy. (March 20, 2018). «Elizabeth Scott Flood: Early Oakland Educator | Oakland Public Library» www.oaklandlibrary.org.
- ↑ «1940 United States Federal Census» www.ancestry.com.
- ↑ Camilleri, Angelina, Angelina Lopez, Stephen Martin and Marinela Tupa. (2016). Biographical Sketch of Lydia Flood Jackson. Alexander Street.
- ↑ (Ingelesez) Brown, Patricia Leigh. (2015-05-23). «Tree Project Aims to Put the Oak Back in Oakland» The New York Times ISSN 0362-4331..
- ↑ (Ingelesez) «African American Women of the Old West» UINTAH COUNTY HERITAGE MUSEUM (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
- ↑ «1920 United States Federal Census» www.ancestry.com.
- ↑ a b «Lydia Flood Jackson» Oakland Tribune: 149. April 12, 1959.
- ↑ (Ingelesez) «Lydia Flood Jackson 1962» Newspapers.com 1962-06-10 (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
- ↑ «Negro Pioneer's Daughter Dies» Portsmouth Herald: 7. July 11, 1963.
- ↑ «Deaths» Jet XXIV: 54. August 15, 1963.
- ↑ (Ingelesez) Wagner, Tricia. (July 16, 2007). «Lydia Flood Jackson (1862-1963)» BlackPast.
- ↑ «Lydia Flood Jackson funeral program | Oakland Public Library Digital Collections» oakland.access.preservica.com.
- ↑ Heyliger, Sean. (August 15, 2013). «Guide to the Flood Family Papers» Online Archive of California.