Luis Gonzalez de Etxabarri
Itxura
Luis Gonzalez de Etxabarri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ubide, 1893ko urriaren 8a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Buenos Aires, 1971ko abuztuaren 7a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | Bingen Aizkibel |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euzko Alderdi Jeltzalea - Aberri Eusko Alderdi Jeltzalea |
Luis Gonzalez de Etxabarri (Ubide, 1893ko urriaren 8a - Buenos Aires, 1971ko abuztuaren 7a), Aizkibel'dar Bingen ezizenaz ezaguna, bizkaitar idazlea izan zen[1].
Hermes, Euskal-Esnalea, Mexikoko Vida Vasca eta Argentinako La Nación Vasca, La Baskonia eta Euskalduna aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak, euskaraz eta gazteleraz. 1923-1924 urteetan Aberri egunkariaren zuzendari izan zen. Euskaltzaindiaren eta Eusko Ikaskuntzaren sortzaileetako bat izan zen. Obra nagusiak: Ipuin aberkoyak (1917), Urretxindorra (1918), Arana-Goiri bardo de la Patria (1925) eta Cantos de Euzkadi (1927).
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ipuin aberkoyak (1917, Grijelmo)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urretxindorra (1918, Grijelmo)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-8-24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.