Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Luiaondoko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luiaondo
Hurrengo trenak
Geltokiko ikuspegia
Map
Lineak
« Santa Kurutz    Salbio »
Kokapena
HelbideaOloste kalea, 4; 01408
UdalerriaAiara,  Araba
Geltokiaren datuak
Kodea13103
Gunea4. gunea
Irekiera1863ko martxoaren 2a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Urduña
Araba Bus  Gasteiz Laudio – Artziniega
 Eskema

Luiaondo Euskal Herriko Arabako tren eta autobus geltoki bat da, Aiara udalerrian kokatuta dagoena.

Geltokia 1863ko martxoaren 2an ireki zen.

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Oloste kalea, 4

Irisgarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, geralekuaren erabilera ez da irisgarria, nasa eta trenaren arteko maila ezberdintasuna dela eta. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Etorkizunean Bilboko Renfeko Aldirien sarean mugikortasun urriko pertsonei egokitutako trenak ezartzea espero da. Bitartean, 2018ko udan zehar plataforma irisgarri mota ezberdinekin hainbat froga egin ziren.[3]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Oloste kalea, 4 Sarbide irisgarria 
Nasak 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
Trenak 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 

Geltokia 1863ko martxoaren 2an ireki zen, Nafarroa eta Bizkaia Errioxa eta Araba bidez lotu nahi zituen trenbidearen Miranda Ebro-Bilbo zatia ireki zuenean, Castejondik Bilborako Burdinbide Konpainia delakoak, Castejon-Bilbo burdinbidea.[4]

Berehala, konpainia hondatu egin zen eta Norteko Konpainiak bere gain hartu zuen. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideen konpainiaren esku geratu zen, bere titulartasuna mantendu zuen 1941ean nazionalizatu eta sortu berria zen RENFEn integratu zuten arte.[5]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[6]

Udalerriaren ekialdean dago. Bidaiarien eraikina tokiko arkitekturaren erakusgarri argia da. Oinarri angeluzuzenekoa da, bi altuerakoa, harrizkoa, eta bi isurkiko moko teilatu handi batek estaltzen du. Bere bi fatxadak udalerriko armarriarekin eta barrutira sartzeko balio duten arku eliptikoekin apainduta daude. Bi nasa ditu, bata albokoa eta bestea erdikoa erdikoa eta bost bidekoa.

Aldiriko tren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
 C-3 Bilbo
Abando
Miribillala PeñaOllarganBidebieta–BasauriAbaroa–San MigelBasauriArrigorriagaUgao-MiraballesBakiolaArrankudiagaArbideArakaldoAretaLaudioSanta Kurutz–LaudioLuiaondoSalbioAmurrio–IparraldeAmurrioIñarratxu Urduña

Hiriarteko autobus

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EuroFerroviarios. «Luiaondo (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Luiaondo. (Noiz kontsultatua: 2018-09-16).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Maria Luisaren borrokak Urduñako geltokia egokitzera behartu du Renfe» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  4. «Zaragozatik Iruñera eta Altsasura» web.archive.org 2011-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  5. Herri Lanen Memoria 1884
  6. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tapia Luiaondo Salbio
Bilbo–Abando Castejon