Lilianna Lungina
Lilianna Lungina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Лилианна Зиновьевна Маркович |
Jaiotza | Smolensk, 1920ko ekainaren 16a |
Herrialdea | Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Heriotza | Mosku, 1998ko urtarrilaren 13a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Semyon Lungin 1996ko urtarrilaren 29a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow Institute of Philosophy, Literature, and History (en) |
Hizkuntzak | errusiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta filologoa |
Lilianna Zinovievna Lungina, jaiotzez Markovitx[1], (errusieraz: Лилианна Зиновьевна Лунгина (Маркович); Smolensk, 1920ko ekainaren 16a – Mosku, 1998ko urtarrilaren 13a) errusiar-sobietar itzultzaile eta filologoa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lilianna Lungina 1920ko ekainaren 16an jaio zen Smolensken. Haren aita, Zinovi Markovitx, meatze-ingeniaria ofizioz, Anatoli Lunatxarski Hezkuntzarako Herri-Komisarioaren diputatua izan zen eta geroago merkataritzako ordezkaria, eta amak, Maria Libersonek, txotxongiloen antzokian lan egin zuen[2].
Haurtzaroa Alemanian, Palestinan eta Frantzian eman zuen. 1934an Sobietar Batasunera itzuli zen[3]. Moskuko 204. eskolan graduatu ondoren, Filosofia, Literatura eta Historia Institutuan ikasten hasi zen (ikasten ari zela, institutu hori Moskuko Estatu Unibertsitateko filologia fakiltatearekin bat egin zen). Geroago frantsesa eta alemana irakatsi zituen[3][4].
Lunginaren oroitzapenen arabera, frantsesezko eta alemanezko liburuen itzulpenak argitaratzea ukatu zioten Sobietar Batasuneko ezkutuko antisemitismoa zela eta. Detskaia Literatura argitaletxean lan egin zuen Boris Gribanov lagunaren aholkuz, suedierazko haur eta gazte literatura itzultzen hasi zen[4]. 1957an, Astrid Lindgrenen Lillebror och Karlsson på taket liburua itzuli zuen, eta geroago egile horren beste hiru liburu: Pippi Långstrump, Emil i Lönneberga eta Ronja Rövardotter[3].
1990ean Les saisons de Moscou : 1933—1990 liburua idatzi zuen frantsesez[3] eta Elle aldizkariaren saria irabazi zuen[2].
Semion Lungin gidoilariaren emaztea eta Pavel Lungin zinema zuzendariaren ama zen[5].
1998ko urtarrilaren 13an hil zen Moskun, eta Novodevitxie hilerrian lurperatu zuten[3][6].
2009an, Podstrotxnik film dokumentala estreinatu zen, Lunginaren bizitzako azken urteetan grabatutako ahozko istorio batzuk biltzen dituena[7]. Urtebete geroago izen bereko liburua agertu zen[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ a b (Errusieraz) Караваева, Н. А. (2017). «Лилианна Лунгина: итоги жизни» Вестник Воронежского государственного университета. Серия: Лингвистика и межкультурная коммуникация 1: 173-176. (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ a b c d e f (Errusieraz) «Лунгина Лилианна Зиновьевна (16.VI.1920 – 13.I.1998)» Филологический некрополь jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-03-02) (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ a b (Errusieraz) Цунский, Андрей. «Карлсон, которого неправильно поняли. Астрид Линдгрен» Год литературы 2020-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ (Errusieraz) «Павел Семенович Лунгин» Биографии, мемуары, истории jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-02-25) (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ (Errusieraz) «Лунгина Л.З.» Московские могилы (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ (Errusieraz) Стеркина, Наталья. «Пресловутый неформат. "Подстрочник" Олега Дормана» Газета «Культура» 2008-12-18 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-02-29) (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).