Lehen Heleniar Errepublika
Lehen Heleniar Errepublika Ἑλληνικὴ Δημοκρατία | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1822 – 1832 | |||||||||
Errepublika | |||||||||
| |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Nauplia | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Dirua | Greziar Fenixa | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Greziera | ||||||||
Historia | |||||||||
Garai historikoa | XIX. mendea | ||||||||
Greziar iraultzaren hasiera | 1821eko martxoa | ||||||||
Estatuaren ezarpena | 1822ko urtarrilaren 1a | ||||||||
Konstantinoplako Ituna | 1832ko maiatzaren 7a | ||||||||
Londresko Protokoloa | 1832ko abuztuaren 30a | ||||||||
Ezeztapena | 1832ko ekainaren 18a | ||||||||
|
Lehen Heleniar Errepublika (grezieraz: Ἑλληνικὴ Δημοκρατία) Otomandar Inperioaren aurkako Greziako Independentzia Gerra garaian ezarri zen behin-behineko greziar estatu bat izan zen, nazioarteko aitorpenik gabea. Termino hau erabat historiografikoa da, izan ere, erregimen iraultzaileak gerra garaian jarrera demokratikoa eta konstituzionala izan zuela adierazten baitu. Alabaina, Grezian demokrazia ez zen ezarri Greziar estatu modernoa ezarri zen arte, zeinak burujabetza osoa izan zuen europar potentziei esker.
1821ean abiarazi zen iraultzaren lehen faseetan gaurko Grezia osatzen duten zenbait lurraldetan gobernu-kontseilu propioak hautatu ziren, zeinak administrazio zentral batek ordezkatu zituen 1822aren hasieran Epidauroren Lehen Biltzar Nazionala ospatu ostean. Biltzar hartan onartu zen lehen Greziar Konstituzioa, hala jaio zen lehen greziar estatu modernoa. Estatu berriak ez zuen garaiko potentzien aitorpena jaso eta kolapso bidean geratu zen bere baitan zuen gerra zibilak eta Ibrahim Paxaren turkiar-egiptoar armadaren garaipenek eraginda. Alabaina, 1827an, estatu jaioberria kolapsatzear zegoela, potentzia handiak itun batera iritsi eta erabaki zuten greziar estatu autonomiadun bati bide ematea, betiere otomandar subiranotasunaren pean. Itun horri Londresko Ituna deritzo. Otomandar Inperioak baina, ez zituen onartu potentzien eskakizunak eta hortaz, Navarinoko Gudua jazo zen, zeinak Greziari erabateko independentzia eman zion.
1827an, Troezengo Hirugarren Biltzar Nazionalak greziar estatua (Ἑλληνικὴ Πολιτεία) ezarri zuen eta Ioannis Kapodistrias kondea aukeratu zuen Greziako gobernadore izateko. 1828ko urtarrilean iritsi zen Greziara eta estatu funtzional bat sortzen saiatu zen, gerrak eragindako kalteak konpontzeaz gain, baina laster sortu zitzaizkion tokian tokiko aberats eta jauntxoekin gatazkak. Hala, Europako hiru "Potentzia Babesleek" esku-hartzea burutu zuten monarkia bati bide emateko. Erregimen berria 1832ko Londresko Konferentzian adostu zen, Bavariako Printzea, Wittelsbach-eko Oto, izendatu zen Grezia modernoko lehen errege.
Estatuburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ioannis Kapodistrias (1828ko urtarrilaren 24 - 1831ko urriaren 9)
- Augustinos Kapodistrias (1931ko urriaren 9 - 1932ko apirilaren 9)
- Gobernu Batzordea (1932ko apirilaren 9 - 1833ko otsailaren 2)