Levi P. Morton
Levi Parsons Morton (Shoreham, Vermont, 1824ko maiatzaren 16a - Rhinebeck, New York, 1920ko maiatzaren 16a) estatubatuar politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 22. presidenteordea izan zen 1889tik 1893ra.
Vermonten jaio zen, New Yorken kokatu zen eta merkatari eta inbertitzaile arrakastatsua izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarreko kide izan zen, Ordezkarien Ganberako kide hautatu zuten eta baita New Yorkeko Estatuko gobernadore ere 1895etik 1896ra. Frantzian AEBetako enbaxadore ere izan zen 1881etik 1885era.
1888an presidenteorde izateko hautagai izan zen 1888ko presidentetzarako hauteskundeetan, Benjamin Harrisonen hautagaitzan lagunduz. Hauteskundeak irabazi zituenean, kargua hartu zuen 1889 eta 1893 artean.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |