Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lan hitzarmen kolektibo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lan hitzarmen kolektiboa, batzuetan lan kontratu kolektiboa edo lan konbenio kolektiboa, sindikatu bat edo talde bat eta enplegatzaile bat/askoren (edo enplegatzaileen taldeko ordezkari bat ) arteko sinadura edo hitzarmena da. Sindikaturik ezean, hitzarmen hau lor dezakete era berean langileek eurek aukeratu eta baimendutako beren ordezkariak, legediaren arabera.

Beharginen manifestazioa, beren enpresaren hitzarmen kolektiboaren negoziazioa aldarrikatuz.

Lan hitzarmenak lan-harremana arautzen du ( soldatak, lan-jarduna, atsedenak, oporrak, baimenak, lan-baldintzak, gaitasun profesionala, kaleratze neurriak, kategoria edo maila profesionalen definizioa...) baita sindikatu eta ugazaben arteko harremanen arautzea ere. Lortzen den hitzarmena arloko (lantegi edo jarduera) langile guztiei aplikatzen zaie, hauek hitzarmena adostu duen sindikatuan/etan afiliatuta egon edo ez.

Bestalde, estatu bakoitzaren legediaren araberako baldin bada ere, lan hitzarmena ogibide edo jarduera bati dagokionean, bere aplikazioa jarduera hori aurrera ateratzen duten lantegi guztietan egongo da indarrean, nahiz lantegi horietako langileak agian ez egon hitzarmeneko sindikatu sinatzaileetan afiliatuta. Hitzarmenaren baldintzak gutxienekotzat hartzen dira. Edozein langileren kontratuak hobetu litzake baldintzok (soldata gehiago, atseden gehiago...) baina inola ere ezin daitezke hitzarmenean hitzartutako baldintzak baina eskasagoak izan. Hau dela eta, zenbait legeditan lan hitzarmenak beren tratamenduan aplikazio orokorreko arau juridikotzat hartuak dira. Lan hitzarmen kolektiboa “negoziazio kolektibo” deitzen den prozesu baten ondorioa izaten da.

Aplikazio esparruak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzarmen kolektiboak ondoren datozen esparruen barnean aplikagarriak izaten dira:

  • Lurraldea: Esparru hau azaltzen digu non aplika daiteke hitzarmena, hala nola, estatua, autonomia, probintzia y tokikoa (enpresa)
  • Funtzio: Bertan esaten du zer lan sektoreri dagokion hitzarmena, adibidez metala, ostalaritza, irakaskuntza…
  • Langilea: Esparru hau esaten du zer langileri aplikatuko zaien hitzarmen kolektiboa. Bestalde esparru honen barnean bi mota daude, alde batetik enpresa baten langile guztientzat aplikagarria izaten dena eta bestalde, lanbide-talde zehatz batentzako soilik dena, azken honi franja hitzarmena deritzo.
  • Denbora: Hitzarmen batek iraupen bat zehazten du, hauxe lengileen eta enpresaburuen arteko ordezkariek zehazten dute hitzarmenaren barnean, urte batekoa izan daiteke, bi urtekoa, etab.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]