Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lavinia Fontana

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lavinia Fontana (1552ko abuztuaren 24a - 1614ko abuztuaren 11) Bolonian jaiotako margolari italiarra izan zen.

Lavinia Fontana

Bizitza
JaiotzaBolonia1553ko abuztuaren 24a
HeriotzaErroma1614ko abuztuaren 11 (60 urte)
Familia
AitaProspero Fontana
Ezkontidea(k)Gian Paolo Zappi (en) Itzuli  (1577 -
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista
Lantokia(k)Bolonia eta Erroma
Mugimenduamanierismoa
Izengoitia(k)Zappi, Lavinia
Genero artistikoaerretratua
arte sakroa
erretratua
Autorretratua

Biografia eta lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prospero Fontana margolariaren eta Antonia de 'Bonardisen alaba iza zen. Aita bera izan zuen maisu.

Laviniaren lehen lan inportantea 1575ekoa da, eta egun galdutzat jo da. Hurrengo urtekoa da Kristo pasioko sinboloak aldean pintura erlijiosoa, berariaz landu zuen generoa. Ez zen, ordea, jorratu zuen gai bakarra: erretratu askoren egilea izan zen, baita biluzi anitzena ere.

1577an ezkondu zen eta hamaika seme-alabaren ama izan zen, koskortzera hiru baino iritsi ez baziren ere. Ezkondutakoan ez zion lanari utzi, beharrezko ogibide zuten eta. Boloniako goi-mailako familiak ziren bezero nagusiak, eta makina bat lan egin zituen sasoi honetan. Senarra zen etxeko gizon eta, aldi berean, Laviniaren laguntzaile.

1603an familiak Erromara jo zuen, Klemente VIII. aita santuak gonbidatuta. Arrakastatsu bilakatu zen Laviniaren lana, eta sortu zituen pintura zenbait Guido Reni margolariari egotzi zizkioten. Hasierako urteetan margolariaren estiloak aitaren eragin zuzen-zuzena izan bazuen ere, gerora Annibale Carracci artistarena ikusi du askok. Erroman hil zen 1614an.

100 lan inguru sortu ei zituen, baina erabateko egiletza 32ri aitortu diete. Sofonisba Anguissolaren garaikide izan zen, eta haren eragina ere jaso zuen.

  • Autoritratto alla spinetta (1577), Roma, Galleria dell'Accademia di San Luca.
  • Autoritratto nello studio (1579), Firenze, Galleria degli Uffizi.
  • Ritratto di nobildonna (1580 circa), Washington, National Museum of Women in the Arts.
  • Ritratto di bambina (1580-1583), collezione privata.
  • Cristo appare a Maria Maddalena (1581), Firenze, Galleria degli Uffizi.
  • Ritratto di neonata nella culla (1583 circa), Pinacoteca Nazionale di Bologna.
  • Ritratto di notaio (1583), collezione privata.
  • Ritratto della famiglia Gozzadini (1584), Pinacoteca Nazionale di Bologna.
  • Madonna con Bambino San Girolamo e San Giovannino (1588),, Asti, Palazzo Mazzetti
  • Ritratto di Antonietta Gonsalvus (1595 circa), Blois, Musée du Château.
  • Giuditta con la testa di Oloferne (1600), Bologna, Museo Davia Bargellini.
  • Minerva in atto di abbigliarsi (1603), Roma, Galleria Borghese.
  • San Giovanni e l'apocalisse Urbino (collezione privata Moccia di Ferrazzano).
  • Assunzione della Vergine, Pieve di Cento (Bo), Collegiata di Santa Maria Maggiore.
  • Ritratto di donna, Udine, Civici musei e gallerie di storia e arte,
Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lavinia Fontana