Londresko autobusak
Londresek autobus-sare zabala dauka London Buses deritzona, gehienetan double-decker edo bi solairuko busez hornituta (1956an hasi ziren zirkulazioan). Linea jakin batzuek, ordea, solairu bakarreko busak eta artikulatuak baliatzen dituzte: 25. linea adibidez. Zenbait lineak Londres Erdialdea (Citya eta West End) eta inguruko udal-barrutiak lotzen dituzte; beste batzuek, berriz, udal-barruti arteko eta barneko komunikazioetan jarduten dute.
Gaur egun 700 linea inguru daude Londres eta inguruko herrietan[1].
Ordainketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidaia ordaintzeko hainbat modalitate daude. Batzuetan, txoferrari ordain dakioke zuzenean, eta trukean berak bidaia-txartela eman. Dena den, autobus-paradetan makina bat izaten da txartela ateratzeko eta, linea batzuetan, nahitaezkoa da txartela bertan ateratzea txoferrari ordaindu beharrean. Gehienetan, berriz, bidaiariek Oyster txartela darabilte metroko ordainketa-sistema bera baliatuz. Travelcard ere eros daiteke makinan bertan; haren bidez, egun osoz edo hainbat egunetan autobusez nahi beste ibil gaitezke. Badira gaueko zerbitzu bereziak, eta maiztasun handiko lineak egun osoz ibiltzen dira, ordu txikietan aldi batez ordutegia zertxobait aldatzen bada ere. Autobuseko prezioak merkeagoak dira metrokoak baino.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Linea guztiei buruzko informazioa.
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |