Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Louis Proust

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Proust

Anales de Ciencias Naturales (en) Itzuli editore

1799 -
Bizitza
JaiotzaAngers1754ko irailaren 26a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaAngers1826ko uztailaren 5a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, farmazialaria eta aeronauta
Enplegatzailea(k)Salamancako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Accademia delle Scienze di Torino
Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) Itzuli

Joseph Louis Proust (Angers, 1754ko irailaren 26 - Angers, 1826ko uztailaren 5) frantziar kimikari eta farmazialari bat izan zen, kimika modernoaren sortzaileetako bat bezala ere ezagutzen dena. Proportzio konstanteen legea (Prousten Legea izenaz ere ezagutzen dena) adierazi izanagatik ere ezaguna da Proust, lege estekiometriko hau gaur egungo kimikaren oinarrietako bat da.

Kimika-irakasle izan zen Bergarako Errege Mintegian. Garai hartan argitaratu zuen Introducción al curso de química , eta baita hiru ohar ere —espatu astunei, kobaltoari eta behazunaren osaerari buruz— Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Batzar Orokorren Laburpenetan. Berari zor zaio, halaber, Bergarako Laboratorium Chemicum izan zena antolatu eta martxan jartzea.[1]

Louis Proust 1754ko irailaren 26an jaio zen Angers-en, Frantzian. Aitak botikari gisa aritu zen Angersen. Louisek aitaren dendan kimika ikasi zuen eta gero Parisera joan zen Pitié-Salpêtrière Ospitaleko botikari buru izateko. Pilâtre de Rozier aeronauta ospetsuarekin ere kimika irakatsi zuen.

Karlos IV.aren eraginpean Proust Espainiara joan zen. Han Segoviako Kimika Eskolan eta Salamancako Unibertsitatean irakatsi zuen. Napoleonek Espainia inbaditu zuenean, Proust-en laborategia erre zuten eta Frantziara itzultzera behartu izan zuten. 1826ko uztailaren 5ean hil zen Angersen, Frantzian. Proustita minerala (Ag3AsS3) da bere omenez izendatua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Louis Joseph PROUST (1754-1826) | Laboratorium Bergara Zientzia Museoa» www.laboratorium.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Oinarrizko konstanteak eta hauetan Proustek izan zuen eragina.
  • Prousten biografiari buruzko informazio gehiago. (Gaztelaniaz)
  • Prousten biografia laburra. (Ingelesez)
    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Proust Aldatu lotura Wikidatan