Louis Darquier de Pellepoix
Louis Darquier de Pellepoix | |||||
---|---|---|---|---|---|
1942 - 1944
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Louis Darquier | ||||
Jaiotza | Cahors, 1897ko abenduaren 19a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Carratraca, 1980ko abuztuaren 29a (82 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Pierre Darquier | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria, politikaria eta mass murderer (en) | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Enplegatzailea(k) | Commissariat Général aux Questions Juives (en) (1942 - 1944) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Action française | ||||
Louis Darquier de Pellepoix (Cahors, 1897ko abenduaren 19a– Carratraca (Espainia), 1980ko abuztuaren 29) nazien zalea, politikaria eta antisemita frantsesa. Bigarren Mundu Gerran Nazien Alemaniarekin kolaboratu zuen. Vichyko gobernuan judu aferetan enkargatutako goi kargua izan zen. Gerra ondoren eta hil arte, frankisten babesarekin, Espainian ezkutatu zen.[1]
Biografía
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1897ko abenduaren 19an Cahorsen jaio zen. Lehen Mundu Gerran hartu zuen parte. 1937an L’Antijuif («Antijudua») aldizkaria sortu zuen. 1938an Rassemblement antijuif de France («Frantziako Juduen Aurkako Batasuna») erakundearen presidentea izan zen. 1942ko maiatzaren 6an Gai Juduen Komisario Orokorra izendatu zuten; berehala juduen aurkako politika bortitza bultzatu zuen, karguan bere aurrekaria izan zenaren Xavier Vallat baino askoz gogorrago izanik.[2] 1944an Francoren Espainian babesa aurkitu zuen. Bitartean, Frantzian, gerra-krimenak zirela eta, heriotz zigorrera kondenatu zuten. Espainia nazi askorentzat babeslekua izan zen eta, horregatik, justiziak inoiz ez zuen harrapatu.[3] [4]Malagako probintzian dagoen Carratracan hil zen, 1980ko abuztuaren 29an.