Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Out of the Aeons

Wikipedia, Entziklopedia askea
Out of the Aeons
Datuak
IdazleaHoward Phillips Lovecraft
Argitaratze-data1935eko apirila
Generoaweird fiction (en) Itzuli eta horror fiction (en) Itzuli
Jatorrizko izenburuaOut of the Aeons
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Out of the Aeons (eusk: Eoietatik haratago), H. P. Lovecraft eta Hazel Heald idazleen kontakizun labur bat da. 1935eko apirilean Weird Tales aldizkarian argitaratua izan zen.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Richard H. Johnson doktorea, Cabot Museoko kideak, museoak momia misteriotsu bat eta hizkuntza ezezagun batean idatzitako eskuizkribu bat zuen edukiontzi bat bereganatu zituenetik jazotako gertakari bitxiak kontatzen ditu. Biak ere, Ozeano Barean Txile eta Pohnpei arteko uharte ezezagun batean topatuak.

Museoko ikertzaile talde bat uhartera joatean, uhartea misteriotsuki desagertu zela ohartuko dira. Gainera, momia eta eskuizkribuari buruzko ikerketaren ondorioz azaleratzen den beren benetako istorio iluna ere aipatzen da, jatorriz Antzinarokoak eta Mu kontinente galdukoak zirenak, eta Shub-Niggurath eta Ghatanothoa antzinako jainko-jainkosekin lotura dutenak.

  • Richard H. Johnson: Cabot Museoko kidea eta kontakizunaren narratzailea.
  • T'yog: Shub-Niggurathen antzinako apaiza, Ghatanothoak harri bilakatua.
  • Imash-Mo: Ghatanothoaren apaiz nagusia.
  • Shub-Niggurath: T'yog babesten duen jainkosa.
  • Ghatanothoa: Muko jainko nagusia, berau ikusten duen oro harri bilakatzeko gai dena.
  • Thabou: bigarren mailako pertsonaia, Muko erregea, Ghatanothoaren kleroak manipulatua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]