Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Origenes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Origenes

Bizitza
JaiotzaAlexandria, 185 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaZesarea Maritima eta Tiro, 254 (egutegi gregorianoa) (68/69 urte)
Familia
AitaLeonides of Alexandria
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
antzinako greziera
Irakaslea(k)Leonides of Alexandria (en) Itzuli
Ammonius of Alexandria (en) Itzuli
Klemente Alexandriakoa
Hipolito Erromakoa
Jarduerak
Jarduerakteologoa, klerikoa, idazlea, itzultzailea eta filosofoa
InfluentziakPlatonismo, Neoplatonismo eta gnostizismo
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Origenes (antzinako grezieraz: Ὠριγένης, Ōrigénēs; Alexandria, 184 inguruan - Tiro, 253 inguruan) teologo kristaua izan zen.

Kristau familia batean sortua zen (aita martirioz hil zuten 202an). Klemente Alexandriakoaren eta Ammonio Saccasen ikaslea izan zen. 203tik aurrera, 28 urtez, kristau dotrina irakatsi zuen Alexandrian. 230ean apaiztu zen, zegokion elizbarrutitik kanpo; arrazoi horrengatik eta aurretik berak eskaturik irendu zutelako, eskumikatu egin zuten, eta 231n Palestinako Zesarean hartu zuen bizilekua. Dezioren esetsaldian jasandako torturen ondorioz hil zen.

Origenes Eliza kristauaren lehen garaietako teologoetan handiena izan zen. Antzinako Greziako filosofiaren (batez ere, neoplatonismoa eta estoizismoa) eta kristautasunaren sintesia egitea izan zuen helburu. Idazle oparoa izan zen; liburu dogmatiko, aszetiko eta polemiko anitz idatzi zuen, hala nola De principiis, Celsoren aurka eta abar. Alabaina, Idatzi Santuen exegesi-lanak dira haren lanik ezagunenak (Homiliak, Iruzkinak, Hexapla eta abar). Originesen dotrinaren zenbait puntu kondenaturik gertatu ziren Konstantinoplako II. kontzilioan (553).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Origenes Aldatu lotura Wikidatan