Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ordena klasiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordena klasikoko kapitelak (L'Encyclopédie), 18. bol): a. toskanarra, b. doriarra, c. joniarra, d. joniar modernoa, e. korintoarra, f. elkartua

Ordena klasikoak greziar eta erromatar arkitekturan jatorria dituzten arkitektura-estiloak dira, ezaugarri nagusiak proportzioetan eta detaileetan dituztenak, batez ere erabilitako zutabe eta kapitelengatik ezagungarri. Ordena bakoitzak berezko taulamendua du, arkitrabez, frisoz eta erlaitzez osatua.

Greziar ordenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru ordena bereizten dira Antzinako Greziako arkitekturan: doriarra, joniarra eta, geroago, korintoarra.

Batzuetan, doriar ordena goiztiarrena dela esaten da, baina ez dago arrazoirik hori baiesteko. Badirudi doriar eta joniar ordenak garai berean sortu zirela, joniarra Grezia ekialdean eta joniarra mendebaldean. Bien jatorria zurezko egituran dago.

  • Doriar ordena: Zutabeak sendoak dira, erdigunean alboetan baino pixka bat zabalagoak. Ez dute harroinik. Kapitelaren osagaiak abakoa eta ekinoa dira. Fustea ildaskatua da. Arkitrabea leuna da, apainketarik gabea. Frisoa metopaz eta triglifoz osatua dago.
  • Joniar ordena: Zutabeak lerdenagoak dira eta ez horren pisutsuak, eta harroina dute euskarri. Fustearen ildaxkek lerroarte handiagoa dute. Kapitelaren ezaugarri nagusia kiribilak dira. Ekinoa apaindura obalez hornitu ohi da. Frisoa leuna da, baina batzuetan erliebe apaingarriak ere ager ditzake.
  • Korintoar ordena: Dekorazio-aspektu landuagoak ditu. Kapitela akanto-hostoz eta kiribilez apaindurik ageri da.

Erromatar ordenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru greziar ordenak erromatarrek bereganatu eta kapitelak hein batean eraldatu zituzten. Bereganatze hau K.a. I. mendean izan zen. Harrezkero, ordena hauek Mendebaldeko arkitektura neoklasikoan erabili izan dira.

Gainera, erromatarrek bi ordena gehitu zituzten: toskanarra eta elkartua edo konposatua.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]