Ob poni
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Itxura
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ob ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Errusia |
Sinonimoak | Priob |
Ob ponia, edo Priob, (errusieraz: Приобская, Priobskaya), Errusiako Siberiako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da.
Narym poniaren zein Yakutiako poniaren antza handia du, hirurak siberiako poni arrazak izanik[2]. Ez dago arrazaren libururik eta poni hauek aipatutako beste bi arrazekin nahastuak egon daitezke beraien arteko ezberdintasunak kasu askotan nabarmendu ezinak izanik[3].
Ob poniaren jatorria Khanty-Mansi eskualde autonomoan dago, Siberiako mendebaldean, Ob eta Irtyx ibaietatik gertu.
Oso inguru latz eta hotz batera moldatutako zaldi arraza da. Lor-zaldia bezala erabiltzen da bereziki. Ob poni arrazaren abere kopurua oso murritza da egun.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autoritate kontrola |
|
---|
- Datuak: Q3347900
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ob_poni&oldid=9908632"(e)tik eskuratuta