Jules Dufaure
Jules Armand Stanislas Dufaure (Saujon, 1798ko abenduaren 4a - Rueil-Malmaison, 1881eko ekainaren 28a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1871tik 1873ra, 1876an eta 1877tik 1879ra.
Abokatu gisa lan egin zuen Bordelen eta bere hizlaritzagatik nabarmendu zen. Zuzenbidea politikagatik utzi zuen eta 1834an diputatu hautatu zuten. 1839an, Soult mariskalak Herri-lanetako ministro izendatu zuen.
Dufaurek 1848an onartu zuen errepublika eta eta errepublikano moderatuen alderdiarekin bat egin zuen. Urte hartako irailean Barne ministro izendatu zuten.
Frantziako Bigarren Inperioan, politikatik urrundu eta abokatu-lanbidera itzuli zen. Frantziako Hirugarren Errepublikan zentro-ezkerreko alderdiko kide izan zen eta hiru aldiz zuzendu zuen ministroen kontseilua (1871-1873, 1876ko otsailetik abendura eta 1877-1879).
1863an Frantses Akademiako kide hautatu zuten.