Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Juan Ramón Iturriza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Ramón Iturriza
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Ramón de Iturriza y Gárate Zabala
JaiotzaBerriz1741eko apirilaren 29a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMunitibar-Arbatzegi Gerrikaitz1812ko irailaren 10a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Juan Ramón Iturriza Garate-Zabala (Berriz, Bizkaia, 1741eko apirilaren 29a - Munitibar, Bizkaia, 1812ko irailaren 10a) historialaria izan zen.

14 urte zituela hasieran Aulestin eta gero Urduñan idazkaria izan zen. 1760an Mexikora joan zen lan egiteko. Osabarekin Mexikon zela, "Lucero espiritual" liburu mistikoa idatzi zuen (1766). Osaba hil zenean, etxera itzuli, eta mesedetako bilakatzea saiatu arren ez zuten onartu. Zaragoza, Santiago eta Erromara joan zen erromes eta "Manual del cristiano" deboziozko liburua idatzi zuen (1776). Artxiboak txukuntzen eta ordenatzen ari zela, historiako ikerketei ekin zien; datu ugariak antolatuz, balio handiko "Antigüedades de Vizcaya" bilduma idatzi zuen; hamabi liburukitan banaturiko lan mardul horretako sei baino ez dira ezagutzen. Horietatik atera zuen autoreak bere "Historia General de Vizcaya". Hiru liburukitan dago banatuta: jaurerriko historia orokorra, elizateak eta hiribilduak.

  • Lucero espiritual, Mexiko, 1766.
  • Manual del cristiano, Iruñea, 1774.
  • Historia general de Vizcaya, comprobada con autoridades y copia de escrituras y privilegios fehacientes, en la qual se relaciona su población y posesión perpetua por sus naturales, conservando su primitiva lengua, fueros, franquezas y libertades, origen de las merindades y su gobierno antiguo, catálogo de los señores que tuvo, varones ilustres, batallas, incendios, número de ante-iglesias, aldeas, parroquias, patrones, beneficios, almas de comunión, hermilas, casas, ferrerías, molinos, fogueras, villas y conventos con sus fundaciones, 1785 (Bartzelonan, 1884an argitaratua).
  • Grandezas y excelencias de la casa vyzcayna.
  • Carmelo Etxegarai, Nacimiento, patria y peregrinaciones de Juan Ramón de Iturriza y memoria de los archivos y papeleras ordenados por él mismo: (manuscritos inéditos del historiador vizcaíno existentes en la Casa de Mugártegui, de la villa de Marquina). Eusko Ikaskuntza, 1920.
  • Andrés E. Mañarikua, Historiografía de Vizcaya: (desde Lope García de Salazar a Labayru)‎, 1971, 245. orr.