Jesus Nazaretekoaren parabolak
Jesusen parabolak Nazareteko Jesusek esandako narrazio laburrak dira. Narrazio horiek hezkuntza moral eta erlijiosoa gordetzen dute, egia espiritualak dira konparazioen baitartez azaleratuak. Parabola kontakizun erlijioso laburra da, ulerterraza, eta egia espirituala ezkaintzen du.[1]
Ez dira alegiak, horietan ez baitute giza ezaugarriak dituzten animaliek parte hartzen, ezta alegoriarik ere, naturaren egitate edo behaketa sinesgarrietan oinarritzen baitira, eguneroko bizitzako elementu horietako gehienak edukita.
Parabolak Ebanjelio sinoptikoetan daude (lau ebanjelio kanonikoetatik hiru, zehazki Mateo, Marko eta Lukas), baina Ebanjelio apokrifo batzuetan ere aurki daitezke, hala nola Tomasenean eta Jakue Zuzenarenean. Espezialisten arabera Joanenean ez dago parabolik, alegoriak baizik.[2]
Jesusen parabolen helburua Jainkoaren Erreinuan sartzeko pertsona batek nola jokatu behar duen irakastea da eta, gehienbat, bere misterioak ere azaltzen dituzte.
Parabolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asko dira Ebanjelio sinoptikoetan nahiz eta batzuk egile desberdinen lanetan errepikatu. Ebanjelio sinoptikoetan hogeita hamahiru parabola kontatzen dira guztira. Aditu batzuek hirurogeira eta gehiagora ere igotzen dute kopurua, esamolde proberbialak barnean sartzen baitituzte:[3]
- Ebanjelioa Mateoren arabera: 29 parabola.
- Ebanjelioa Markoren arabera: 11 parabola.
- Ebanjelioa Lukasen arabera: 32 parabola.
Baita ere Ebanjelio apokrifo batzuetan. Hala nola Tomasenean: 17 parabola.
Parabolen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Azken auziaren parabola"
- "Gari-alearen parabola"
- "Samariar onaren parabola".
- "Kriseiluaren parabola".
- "Lagun desegokiaren parabola"
- "Gizon aberatsa eta Lazaro txiroaren parabola".
- "Garia eta irakaren parabola".
- "Hamar birjinen parabola".
- "Talentuen parabola".
- "Ardi galduaren parabola".
- "Kristal hautsiaren parabola".
- "Fariseu eta publikanoaren parabola"
- "Ereilearen parabola"
- "Pikondoaren parabola"
- "Pikondo agorraren parabola"
- "Mahastiko langileen parabola"
- "Seme galduaren parabola"
- "Lazaro eta aberatsaren parabola"
- "Mostaza-haziaren eta legamiaren parabolak"
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elizen Arteko Biblia Elkartea: Elizen arteko Biblia. Euskal Elizbarrutiak, 1994.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dodd, C. H. (2001). Las parábolas del Reino (2.edizioa). Madril: Ediciones Cristiandad. 21.or. ISBN 84-7057-435-3.[1]
- ↑ Reid, Barbara E. (2001). Parables for Preachers: The Gospel of Matthew: Year A. Liturgical Press. ISBN 978-0-8146-2550-7, 3.or.[2]
- ↑ https://www.proyectojesus.es/Pjesus_CD_3/parabola/cuantas_parabolas.htm