Joan Beaumont
Joan Beaumont | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1419ko apirilaren 3a (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Nafarroako Erresuma |
Heriotza | Nafarroa Garaia, 1487ko martxoaren 20a (egutegi gregorianoa) (67 urte) |
Familia | |
Aita | Karlos Beaumontekoa |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | priorea |
Joan Beaumont (1419ko apirilaren 3a - 1487ko martxoaren 27a) Nafarroako Erresumako kantzilerra eta Karlos Vianako printzearen irakaslea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karlos Beaumonten semea eta Leringo kondearen anaia; Vianako printzearen alde jarri zen, Nafarroako erregetzarako gerra piztu zenean (1451).[1] 1454an Iruñeko apezpiku izateko bere hautagaitza aurkeztu zuen baina, Maria Kristina Erbiti bere maitalearekin batera seme natural- Martin Beaumont eta Menaldo Beaumont- zituenez, Martin Peraltakoa II.a hautatu zuten. Ordain gisa, 1455eko ekainean Printzeak Abarca eta Aberoako bizkonde izendatu zuten.
1460an Printzearekin batera Bartzelonara joan zen. Bi urte geroago, Kataluniako Gerra Zibila hasi zenean, matxinoen alde egin zuen eta urte hartako irailaren 12an, Kataluniako erregeorde zela, Henrike IV.a Gaztelakoari koroa eskaini zion.[2] Honek ezetz erantzun eta Joanek Vilafranca del Penedès errenditu eta 1464. urtean Aragoiko erregearen esanetara jarri, eta ondasun guztiak itzuli zizkioten. San Joan Jerusalemgoaren ordenako abadea izan zen, eta Garesko komentua eta erietxea eraiki zituen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Morales Roca, Francisco José. (1999). Prelados, abades mitrados, dignidades capitulares y caballeros de las Ordenes Militares habilitados por el brazo eclesiástico en las Cortes del Principado de Cataluña. .
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.