Itxitura (topologia)
Intuitiboki, espazio topologiko bateko A azpimultzo baten itxitura A multzotik “hurbil” dauden edo A-n dauden puntu guztiek osatzen duten multzoa da. Beste modu batean esanda, itxitura A multzoaren eta bere “mugaren” arteko bildura bezala defini daiteke.
Definizio formalago bat emanez, itxitura A multzoa barruan duten multzo itxi guztien arteko ebakidura da.
A multzoaren itxituran dagoen puntu bati, A-ren puntu itsatsia deitzen zaio.
Itxituraren kontzeptua era askotan erlazionatuta dago barrualde kontzeptuarekin.
Definizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Puntu itsatsiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izan bedi A, espazio topologiko baten edozein azpimultzo. x A-ren puntu itsatsia da x puntuaren edozein ingurunek A ebakitzen badu. Beraz, A-ren edozein puntu A-ren puntu itsatsia da.
Bereziki, X espazio metrikoa (d metrika izanik) eta A X-ren azpimultzo bat izanik, x A-ren puntu itsatsia da x puntuan zentratutako edozein bola irekik A multzoa ebakitzen badu.
Beste modu batera esanda, x A-ren puntu itsatsia da baldin eta soilik baldin (b.s.b)
bada.
Metatze-puntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metatze-puntuak eta puntu itsatsiak antzekoak dira, baina desberdintasun garrantzitsu bat dute. Izan ere,x puntu itsatsi baten inguruneek eta A multzoak sortzen duten ebakidura x bera izan daiteke. Baina metatze puntuen kasuan ebakidura ezin da x izan. Beraz, A-ren puntu bat (x) A-ren metatze-puntua izango da, x-ren edozein ingurunek A ebakitzen badu x bera ez den beste puntu batean.
Ondorioz, edozein metatze-puntu puntu itsatsia da, baina ez alderantziz. Metatze-puntuak ez diren puntu itsatsiei puntu isolatu deritze. Beste modu batean esanda, x puntua A-ren puntu isolatua izango da, x-ren ingurune bat aurki badaiteke A multzoarekin duen ebaki puntu bakarra x bera izanik.
Beraz, A multzo bat eta x puntu bat izanik, A-ren puntu itsatsia izango da, x A multzoan badago edo x A-ren metatze-puntua bada (edo bi gauzak).
Itxitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A multzo baten itxitura A-ren puntu itsatsi guztiek osatzen duten multzoa da, hau da, A multzoa eta bere metatze-puntu guztien arteko bildura. A-ren itxitura gehienetan honela adierazten da: cl(A), Cl(A) edo A.
Itxiturak honako propietate hauek ditu:
- Cl(A) A partetzat duten azpimultzo itxi guztien arteko ebakidura da.
- Cl(A) A partetzat duen azpimultzo itxirik txikiena.
- A multzo bat itxia da b.s.b A=cl(A) bada.
- Cl(A) A eta bere mugaren bildura da.
- A T-ren azpimultzo bat bada, cl(A) cl(T)-ren azpimultzoa da.
- A multzo itxia bada,orduan, S⊆A da b.s.b cl(S) ⊆A bada.
Horrez gain, esaten da (X, Ԏ) espazio topologikoan A X multzoa dentsoa dela, Cl(A)=X bada.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izan bedi zuzen erreala ohiko topologiarekin.
- (a,b) moduko tarte irekien itxitura Cl((a,b))=[a,b] da.
- Q zenbaki arrazionalen multzoaren itxitura Cl(Q)= ℝ da. Beraz, Q dentsoa da espazio horretan
Orain, X=ℝ hartuz beste topologia batzurekin:
- Topologia diskretua hartuta: cl((0,1))=(0,1) da.
(Ԏdisk=P(ℝ)={U:U⊆ ℝ) izanik.
- Topologia indiskretua hartuta, cl((0,1))= ℝ
(Ԏindisk={ ℝ, ∅}) izanik.
- Sorgenfrey-ren topologia hartuz, edo behe limitearen topologia, cl((0,1))=[0,1) da.
Adibide hauek multzo baten itxitura aukeratutako topologiaren menpe dagoela erakusten dute. Azken aurreko bi adibideak hurrengo hauen kasu konkretuak dira:
- Topologia diskretua badugu, edozein multzo irekia eta itxia denez, edozein multzo bere itxituraren berdina da (Cl(A)=A)
- Topologia indiskretua badugu, multzo itxi bakarrak ∅ eta X direnez, edozein ∅≠A⊆X multzorako cl(A)=X da. Beste modu batean esanda, ez-hutsa den espazio indiskretuko edozein azpimultzo dentsoa da.
Bestalde, multzo baten itxitura hartutako espazioaren menpe ere badago.
Adibidez, izan bedi S={q∈Q :>2,q>0} ⊆ ℝ. Orduan, X=Q hartuz ohiko topologiaren azpiespazio gisa, cl(S)=S betetzen da S itxia baita espazio horretan.
X=ℝ bada, berriz, cl(S)={x∈ℝ :x≥ }da.
Itxitura eragilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espazio topologikoak itxiturak erabiliz ere zehaztu daitezke, hain zuzen ere, itxitura eragileak erabiliz.
X multzo baten itxitura eragilea ϕ aplikazio bat da P(X)-tik P(X)-ra doana eta Kuratowski-ren axiomak betetzen dituena. Hau da honako propietate hauek betetzen dituena:
- A ⊆ ϕ(A)
- ϕ(ϕ(A)) = ϕ(A)
- ϕ(AB) = ϕ(A) ϕ(B)
- ϕ(∅) = ∅
Ohartu (X,Ԏ) espazio topologikoa bada, itxiturak honako propietateak betetzen dituela. Alderantziz, itxitura eragile bat dugunean, automatikoki espazio topologiko bat zehaztuta dugu.
Itxitura eragileak sortutako topologia honakoa izango da:
Ԏ={U⊆X: ϕ(X-U)=X-U }
Espazio topologiko horretan, edozein A⊆ X azpimultzorako cl(A)= ϕ(A) izango da.
Itxitura eta jarraitasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izan bitez X eta Y espazio topologikoak eta f:X→Y aplikazioa. Orduan, itxiturak jarraitutasunari buruzko karakterizazio hauek ematen dizkigu:
Itxitura eta barrualdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]X espazio topologiko bat eta A honen azpimultzo bat izanik, A multzoaren itxituraren eta barrualdearen artean honako erlazio hau daukagu:
(i) X-Aº=Cl (X-A)
(ii) X-Cl(A)=(X-A)º
Beraz, itxiturarako erabili ditugun Kuratowski-ren axiomak barrualdeen menpe ere erabil ditzakegu multzoak beraien osagarriekin ordezkatuz:
- Å ⊆ A
- (A°)° = A°
- (A∩B)° = A°∩B°
- X° = X
Ondorioz, itxituraren eta barrualdearen artean dualtasun bat dagoela ikus dezakegu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baker, Crump W. (1991), Introduction to Topology, Wm. C. Brown Publisher, {{ISBN|0-697-05972-3}}
- Croom, Fred H. (1989), Principles of Topology, Saunders College Publishing, {{ISBN|0-03-012813-7}}
- Gemignani, Michael C. (1990) [1967], Elementary Topology (2nd ed.), Dover, {{ISBN|0-486-66522-4}}
- Hocking, John G.; Young, Gail S. (1988) [1961], Topology, Dover, {{ISBN|0-486-65676-4}}
- Kuratowski, K. (1966), Topology, I, Academic Press
- Pervin, William J. (1965), Foundations of General Topology, Academic Press
- Schubert, Horst (1968), Topology, Allyn and Bacon
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hazewinkel, Michiel, ed. (2001) [1994], "Closure of a set", Encyclopedia of Mathematics, Springer Science+Business Media B.V. / Kluwer Academic Publishers, ISBN 978-1-55608-010-4