Isla Mujeres uhartea
Isla Mujeres uhartea | |
---|---|
| |
Geografia | |
Kokapena | Karibe itsasoa |
Politika | |
Herrialdea | Mexiko |
Estatua | Quintana Roo |
Gizartea | |
Biztanleria | 12.642 (2010) |
Isla Mujeres uhartea Mexikoko Quintana Roo estatuan dago, Karibe itsasoan, Yucatán penintsulan. Uhartea Quintana Rooren hamaika udalerrietako bat da. Cancúnetik hamahiru kilometrotan dago eta komunikazio nagusia handik ateratzen den ferria da. Oso toki turistikoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isla Mujeres Maia herriaren lurraldea zen, herri honek uhartea Ixchel, Ilargiaren eta ugalkortasunaren jainkosari eskaini zion. Hori zela eta, fededunek haien hondartzetan emakumeen itxurako irudien eskaintzak egiten zizkioten. Emakume gazteek, bestetik, nerabetasunean, erromesaldian, hara joan behar zuten. 1517an, espainarrek, Francisco Hernández de Córdobaren agindupean, uhartea inbaditu zuten. Haiek, jainkosari egindako eskaintzak ikusi zituztenean, jarri zioten Isla Mujeres izena. Urtetan uhartea iheslarien eta piraten babeslekua izan zen.
Uhartearen hegoaldean maien tenplu baten aztarnak godertzen dira.
Aipatzekoa da baita ere Hacienda Mundaca izeneko etxaldea, Fermin Mundaka Maretxaga esklabo-trafikatzaile bermeotarrak eraikia.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Udalaren webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Mexiko udalerrien entziklopedia.
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.