Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Isadora Duncan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isadora Duncan

Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1877ko maiatzaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaNiza1927ko irailaren 14a (50 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza modualigature strangulation (en) Itzuli
Familia
AitaJoseph Charles Duncan
AmaMary Dora Gray
Ezkontidea(k)Sergei Esenin  (1922 -  1923)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, koreografoa, autobiografialaria, gidoilaria, ballet dantzaria eta idazlea
Lantokia(k)Bartzelona
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0241984 Allocine: 37197 Allmovie: p309109 IBDB: 409905
Musicbrainz: ef38e415-eb4b-49de-a627-de9b733e422b IMSLP: Category:Duncan,_Isadora Find a Grave: 1444 Edit the value on Wikidata

Dora Angela Duncanon (San Frantzisko, Kalifornia, 1877ko maiatzaren 26a edo 1878ko maiatzaren 27a[1] - Niza, Frantzia, 1927ko irailaren 14a) estatubatuar dantzari famatua izan zen. Bere dantzaren filosofian balleteko teknika zurrunak hautsi eta mugimendu natural baten alde egin zuen, dantza garaikidearen aurrekarietako bat izanik.[2] Antzoki onenetan dantzatu zuen, txiroentzat dantza-eskolak sortu eta irakasle aritu zen. 1927an, bere seme-alabak bezala, auto-istripu batean hil zen.[3]

Ateoa[4], bisexuala[5] eta komunista zen. 1922-23ko AEBko jira batean bufanda gorri bat airean zuela bularrak erakutsi eta "Hau gorria da! Baita ni ere!" oihukatu zuen[6].

Lau anai-arrebetatik txikiena, aitak etxetik alde egin zuen Isadorak lau urte zituela, bere ama piano irakasle gisa aritu zen. Dantza eskola bat sortu zuen bere amak Oakland-en, eta seme-alabek lagundu zioten bertan irakatsiz.[7] Amak pianoa jotzen zuen eta seme-alabak ondoan musika entzuten, dantza egiten, Shakespeare errezitatzen, Greziari buruzko liburuak irakurtzen… aritzen ziren. Beraz, ez da harritzekoa Isadorak 10 urterekin bere auzoko haurrei dantza-eskolak ematea.[3]

XX. mendearen hasieran Europara mugitu ziren, lehenengo Londresen ibili ziren, gero Parisen. Duncanek zein Loïe Fullerrek (1862–1928), Ameriketako Estatu Batuetatik helduak honek ere, dantza irauli zuten beren koreografietan argiztapen-efektu harrigarriak sartu zituztenean —aurrerapen teknikoei esker— eta modernotasun estetikoa bilatu zutenean, gogo esperimental batekin.[8]

Duncan hondartzan oinutsik dantzatzen; baina izatez, eszenarioan ere hala egin nahi izan zuen.


Puntak erabili ordez, oinutsik dantzatzen zuen, eta kortseak erabili beharrean tunika zabalekin aritzen zenez garaiko jendartean ikusmina eragin zuen. Horrez gain, ezkontza errefusatu zuen, ezkontzatik kanpoko seme-alabak izan zituen, ustez Gordon Craig eta Paris Singerrekin. 1913an, bi semeak ito zitzaizkion Sena ibaian, zaintzailearekin zihoazen kotxean hau ibairatu zenean, egoera horren harira Mother (ama) izeneko koreografia bat sortu zuen.[7]

Gaztetako ballet eskolan gutxi ikasi zuen, gutxi iraun: hanka-puntetan dantzatzea naturaren aurkakoa zela esaten zuen, dantza klasikoko mugimenduak oso zurrunak zirela, gerora Barn Theatre eskolan ikasi zituen koreografien aldean.[3]

Bera dantzari modernoa sentitzen zen. Londresa jo zuen  modernotasun hori eskaintzera, ia sendi osoarekin. Dantza erakargarri egiten zuen: hanka-besoak biluztu, olatuak imitatu, jantzi gardenak erabili, Chopin, Mozart edo Beethovenen musika lagun zuela. Eta ikusle guztientzat  egin nahi zuen dantza, ez soilik Londres eta Parisko aberatsentzat.[3]

1922an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunera mugitu zen eta bertan dantza eskola bat sortu zuen, bertan, Serguéi Esenin poeta errusiarrarekin ezkondu zen baina gobernu komunistaren partetik espero zuen babesa jaso ez eta bi urte geroago alde egin zuen. Ezkontza ez zen ondo atera, urte bat geroago senarra Moskura bueltatu zen eta han buruaz beste egin zuen. Isadora 1927an hil zen Nizan, berrogeita hamar urte zituela.[7][9] Bere hilobia Père-Lachaiseko hilerrian dago.[10]

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Isadora Duncan eta Serguéi Esenin, 1923an.

Isadora Duncanek bere artearen adierazpenak bezain ez ohiko bizitza izan zuen, moraletik eta ohitura tradizionaletatik at bizi izan zen beti.

Helduaroan Serguéi Esenin poeta errusiarrarekin ezkondu zen, bera baino hamazazpi urte gazteagoa. zenarekin. Eseninekin Europan zehar bidaiatu zuen, baina haren izaera bortitzak eta alkoholarekiko mendekotasunak ezkontza hondatu egin zuten.

Isadorak ama ezkongabea izatea aukeratu zuen, eta bi seme-alaba izan zituen. Aiten izenak ez zituen arren jakinarazi nahi izan, antza denez Gordon Craig antzerki-diseinatzailearenak eta Paris Singer, Isaac Merritt Singer josteko makinen handikiaren semearenak izan ziren.

Isadoraren bizitza pribatuak ez zuen inoiz eskandalurik falta izan, ezta tragediarik ere. Beldurgarriena Deirdre eta Patrick seme-alaben heriotza izan zen, egiazki. 1913an, Parisen, Sena ibaian, istripu batean ito ziren, umezainaren ondoan zihoazen automobila uretara erori zenean.[11]

Isadora Duncanen heriotzaren inguruko gorabehera tragikoek izugarri lagundu dute mitoa sendotzen, eta misterio batean nahastuta daude, historiak ez baitu erabat argitu.

Isadora Duncan Nizan (Frantzia) gertatutako auto-istripu batean hil zen 1927ko irailaren 14ko gauean, berrogeita hamar urte zituela. Lepoaren inguruan zeraman txalina luzeak itota hil zen, lepo txalina autoaren hagunean nahasi zenean.

1927ko irailaren 15ean The New York Times egunkarian argitaratutako obituarioan honako hau irakur zitekeen:

Autoa ziztu bizian zihoan, lepoa estutzen zuen zeta indartsuko estola gurpilaren inguruan biribiltzen hasi zenean, Duncan andrea indar ikaragarriz arrastatuz. Ondorioz, ibilgailuaren albo batetik atera eta galtzadaren gainera erori zen. Hala, dozenaka metro batzuk arrastatu zuten, harik eta gidariak, garrasiek ohartarazita, autoa geldiaraztea lortu zuen arte. Laguntza medikoa lortu zen, baina Isadora Duncan itota hil zela egiaztatu zen, eta ia bat-batean gertatu zela.[12]

Isadora Duncan erraustu egin zuten, eta haren errautsak Parisko Père-Lachaise hilerriko kolunbarioan jarri zituzten.

Mexiko Hiriko San Fernando panteoian, bere izena omentzeko nitxo bat dago.[13]

Eragina ondorengo dantza munduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hil ondoren, Duncanek jarraitzale ugari izan zuten era askotako eskola eta mugimenduak sortu ziren. Esate baterako, musikaren erritmoaren eta gorputzaren mugimenduaren arteko lokarrian oinaritzen den Jacques Dalcrozeren dantza erritmikoa... Funtsezko keinu batzuk eta ihesbidea lehenesten dituen dantza adierazkorra... Dantza adierazkorretik eta musikarik gabeko dantzaren aintzindari den Rudolph von Labamen teorietatik sortutako ballet modernoa.[14]

Eragin handia izan zuen Duncanek halaber Michel Fokineren dantza modernoaren sorreran. Fokineren kontzepzioek, 1944ean azaldu zirenak, keinuaren balorazio plastikoa areagotzen zuten. Dantza, gainontzeko arteen zorduna izan beharrean, "haiekin elkartu egin beharko litzateke arte bakarra sortzeko", Fokinek berak adierazi zuenez.

Ofizialki, Duncanen emakumezko sei dantzariko talde txikian, denek hartu zuten Duncan deitura irakaslea hil zenean, baina hiruk gainera alaba adoptatuak zirela aldarrikatu zuten, eta beraiei zegokiela Isadoraren dantza-irakaskuntzaren bidea ofizialki jarraitzea. of Maria-Theresa Duncan, Anna Duncan, eta Irma Duncan izan ziren joriek. Era berean, Elizabeth Duncan ahizpak oinordekotza moduko bat egin zuen Isadoraren estiloa "transferituz" Jarmila Jeřábkovárengana, Txekiako hiriburu Pragara, non dantza eskola batzuek oinordekotza hori aldarrikatu izan duten harrezkero.

Sariak eta aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzari buruzko hainbat film eta dokumental ekoiztu dira, besteak beste:[7]

Euskatazko biografia bat argitaratu da Isadora Duncani buruz. Jasone Osorok 1998an idatzia[2]. Jose Jabier Fernandez kritikariaren iritziz, "Isadora Duncanek bizitzeko eta dantzatzeko orduan erabili zuen pasio berberarekin idatzita dago liburu hau ere. Baina bere bizitzaz gain, bere ekintzen inguruko berri eta informazio gehiago faltan botatzen da. Nola dantzatzen zuen, zergatik dantzaren historian hain pertsonaia garrantzitsua den…" (...) Osorok garbi uzten baitu berari interesatzen zaiona gizakia dela, Isadora emakumea, bere izaera, bere nahiak, bere ilusioak, bere pozak, bere penak, bere bizitza.[15]

Film dokumentalak ere egin dira:

  • That´s Dancing! (Jack Haley Jr., 1985)[16], non artxiboko irudietan ageri den Isadora dantzan,
  • Isadora Duncan: Movement from the Soul (1989)

Ballet konposizioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Five Brahms Waltzes in the Manner of Isadora Duncan (1976). Frederick Ashton koreografoaren lana, zeinaren lehen errepresentazioetan Lynn Seymourrek egin zuen dantza. Marie Rambert dantzariak esan izan zuen hura ikustean, Duncanek halaxe egiten zuela dantza, berdin-berdin.[17]
  • Isadora (1981) Londresko Royal Balletaren ekoizpena Kenneth MacMillanek idatzia eta koreografiatua.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Isadora Duncan. Encyclopædia Britannica[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b Osoro, Jasone. (1998). Isadora Duncan. Elkarlanean ISBN 84-8331-067-8. PMC 40811759. (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  3. a b c d «Aldizkari Digitala: Isadora Duncan, dantzari eta emakume harrigarria» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  4. H., Mazo, Joseph. (2000). Prime movers : the makers of modern dance in America. (2nd ed. argitaraldia) Princeton Book Co ISBN 0871272113..
  5. (Ingelesez) Stern, Keith. (2013-08-21). Queers in History: The Comprehensive Encyclopedia of Historical Gays, Lesbians and Bisexuals. BenBella Books ISBN 9781935251835. (Noiz kontsultatua: 2017-09-14).
  6. 1973-, Turner, Erin H.,. (1999). More than petticoats. Remarkable California women. TwoDot ISBN 1560448598..
  7. a b c d e (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2020-08-27). «Isadora Duncan, la frágil bailarina que sufrió el peor dolor» Clarín (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  8. «ERRITMO BERRIKO DANTZA BERRIAK | Guggenheim Bilbao Museoa» www.guggenheim-bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  9. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2020-05-26). «La muerte de Isadora Duncan o el caso de 'fashion victim' más duro de la historia» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  10. «Isadora Duncan, un Día de Muertos diferente - Al sur del norte» blog.rtve.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  11. Isadora Duncan, bizitza pertsonala. .
  12. «Aint No Way to Go: Isadora Duncan» www.aintnowaytogo.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  13. «Isadora Duncan 1878 - 1928 BillionGraves Record» BillionGraves (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  14. Emakumeak Euskadiko artegintzan. .[Betiko hautsitako esteka]
  15. Fernandez, Jose Jabier. (1998-05-22). kritiken hemeroteka » Isadora Duncan - Bizitzak eta ekintzak. Euskaldunon Egunkaria (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  16. (Gaztelaniaz) «¡Esto sí es bailar! (película 1985) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Jack Haley Jr.» La Vanguardia 2022-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  17. (Gaztelaniaz) «Five Brahms Waltzes in the Manner of Isadora Duncan by Frederick Ashton» Danza Ballet 2015-08-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  18. (Gaztelaniaz) «José Clará - Isadora Duncan (Desnudo femenino)» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  19. (Gaztelaniaz) «Quiénes somos» Isadora Duncan 2007-02-06 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  • De Fina, Pamela. Maria Theresa: Divine Being, Guided by a Higher Order. Pittsburgh: Dorrance, 2003. ISBN 0-8059-4960-7About
  • Duncan, Anna. Anna Duncan: In the footsteps of Isadora. Stockholm: Dansmuseet, 1995. {{ISBN|91-630-3782-3}}
  • Duncan, Doralee; Pratl, Carol and Splatt, Cynthia (eds.) Life Into Art. Isadora Duncan and Her World. Foreword by Agnes de Mille. Cynthia Splatt. Hardcover. 199 pages. W. W. Norton & Company, 1993. {{ISBN|0-393-03507-7}}
  • Duncan, Irma. The Technique of Isadora Duncan. Illustrated. Photographs by Hans V. Briesex. Posed by Isadora, Irma and the Duncan pupils. Austria: Karl Piller, 1937. {{ISBN|0-87127-028-5}}
  • Kurth, Peter. Isadora: A Sensational Life. Little Brown, 2001. {{ISBN|0-316-50726-1}}
  • Levien, Julia. Duncan Dance: A Guide for Young People Ages Six to Sixteen. Illustrated. Dance Horizons, 1994. {{ISBN|0-87127-198-2}}
  • Osoro, Jasone. (1998). Isadora Duncan. Elkarlanean ISBN 84-8331-067-8.
  • Peter, Frank-Manuel (ed.) Isadora & Elizabeth Duncan in Germany. Cologne: Wienand Verlag, 2000. {{ISBN|3-87909-645-7}}
  • Savinio, Alberto. Isadora Duncan, in Narrate, uomini, la vostra storia. Bompiani,1942, Adelphi, 1984.
  • Schanke, Robert That Furious Lesbian: The Story of Mercedes de Acosta. Carbondale, Ill: Southern Illinois Press, 2003.
  • Stokes, Sewell. Isadora, an Intimate Portrait. New York: Brentanno's Ltd, 1928.
  • Sturges, Preston; Sturges, Sandy (adapt. & ed.) (1991), Preston Sturges on Preston Sturges, Boston: Faber & Faber, ISBN 0-571-16425-0

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]