Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Isabella Karle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabella Karle

(2009)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabella Helen
JaiotzaDetroit1921eko abenduaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAlexandria2017ko urriaren 3a (95 urte)
Hobiratze lekuaColumbia Gardens Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: garuneko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Jerome Karle
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea 1940) Zientziatan graduatua
Michigango Unibertsitatea Doktoretza
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, unibertsitateko irakaslea, kristalografoa, fisikari-kimikaria eta biofisikaria
Enplegatzailea(k)Michigango Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Find a Grave: 193966197 Edit the value on Wikidata

Isabella Helen Lugoski, Isabella Karle izenarekin ezaguna (Detroit, Michigan 1921eko abenduaren 2a- Arlington, Virginia, 2017ko urriaren 3a) ikertzaile estatubatuarra izan zen, X izpien bidezko kristalografien molekulen egitura tridimentsionala zehazteko tekniken garapenagatik nabarmendu zena.Bere ekarpen zientifikoengatik hainbat sari eta errekonozimendu jaso zituen, Zientziaren Domina Nazionala eta Zerbitzu Zibil bereziaren Armadaren Saria kasu.[1]

Isabella (eserita, erdian) eta Jerome Karle (ezkerrean, hondoan ) 2009an jubilazio ekitaldian.

Isabella Helen Lugoski (Detroit, Michigan, AEB, 1921eko abenduaren 2a) poloniar immigrante familia batean jaio zen. Kimika ikasketak egitea erabaki zuen, eskolan urtebete eman ondoren. Beka batekin Michigango Unibertsitatera joan zen eta Fisikokimikan lizentziatu zen hemeretzi urte zituela. Ondoren, Zientzian masterra eta Zientzia Fisikoetan doktoretza egin zituen 1940an. Unibertsitatean egon zen bitartean, Jerome Karle ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen 1942an.[1]

Ikertzaile ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isabella Karlek Manhattan Proiektuan lan egin zuen Bigarren Mundu Gerran, plutonio oxidoa zuten materialetatik plutonio kloruroa ateratzeko teknikak garatzen. Gerra amaitzean, Michiganera itzuli zen denbora labur batez eta bertan Kimika Fakultateko lehen emakume kidea izan zen.[2]

1946an, Estatu Batuetako Itsas Ikerketarako Laborategian hasi zen lanean, eta bertan jarraitu zuen bere karrera amaitu arte. Han, aurrerapen garrantzitsuak egin zituen bere senarraren ideietarako aplikazio praktikoen garapenean, kristalen egitura x izpien difrakzioaren analisi zuzenaren bidez ebazteko.Bere ekarpenak funtsezkoak izan ziren metodo hauen baliozkotasuna esperimentalki baieztatzeko, eta ekarpen hauei esker Jerome Karlek eta bere laguntzaile Herbert Hauptmanek 1985eko Kimikako Nobel Saria lortu zuten.[3] [2] Teknika horiek erabiliz, Isabella Karle-k molekula organiko ugariren egitura zehaztu zuen, hala nola esteroideak, alkaloideak, toxinak, ionoforoak eta peptidoak. Ikerketa arlo honek kimikan eta biologian, produktu farmazeutikoen garapenean eta medikuntzan izandako eraginaz gain, Karlek argitutako egiturak X izpien kristalografian metodo konputazionalak garatzeko oinarri izan ziren. 1993an Amerikako Arte eta Zientzien Akademiako kide hautatu zuten Amerikako Kristalografia Elkarteko presidentea ere izan zen eta kimika eta kristalografia aurreratzeko hainbat batzorde nazionaletako kidea.[4]

2009ko uztailean, erretiroa hartu zuen senarrarekin batera, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuaren zerbitzura hirurogei urte baino gehiago eman ondoren. Rayo Mabus Ameriketako Estatu Batuetako Armadako idazkaria izan zen erretiro-zeremonian, eta bi ikertzaileei Zerbitzu Zibilari Armadaren Saria eman zien, Estatu Batuetako Armadako langile zibilei emandako aintzatespenik handiena.

2017ko urriaren 3an, Arlington-eko (Virginia) ospitale batean hil zen garuneko tumore baten ondorioz.

Isabella Karlek sari eta errekonozimendu ugari jaso zituen, horien artean:

  • Garvan-Olin domina (1978), kimikaren arloan bereizi diren emakume estatubatuarrei emana.
  • Gregori Aminoff saria (1988), Suediako Zientzien Errege Akademiak emana, kristalografian egindako ekarpen bikainengatik.
  • Bower saria (1993), Franklin Institutuaren lorpen zientifikoa dela eta. Karle izan zen sari hau jaso zuen lehen emakumea.
  • Zientziaren Domina Nazionala (1995), Estatu Batuetako sari zientifikorik altuena.
  • Funtzio Publikoaren Sari Berezia (2009).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Obituario de Isabella L. Karle - info-farmacia» www.info-farmacia.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).
  2. a b  doi:10.3989/arbor.2015.7hospicio72n2002..
  3. (Gaztelaniaz) «Isabella Karle, la cristalógrafa que ayudó a su marido a ganar un Nobel pero quedó excluida de él | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2020-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).
  4. (Gaztelaniaz) lassinsombrerocastrourdiales. (2019-08-07). «07 agosto 2019 – ISABELLA HELEN LUGOSKI» LAS SINSOMBRERO CASTRO URDIALES (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]