Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Irungo geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irun
Hurrengo trenak
Geltokiko ikuspegia
Map
Lineak
« Irungo Bentak    Geltoki-burua
Kokapena
HelbideaGeltoki kalea, z/g; 20301
UdalerriaIrun,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Kodea11600
Irekiera1864ko abuztuaren 15a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua      Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak49
JabeaTrenbide Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Distantzia ertaina  Irun Miranda Ebro
Renfe Aldiriak  Irun Brinkola
IrunbusL1 Ospitalea Zaisa
G2 Irun Bentak
Bestelakoak  Kolongo geltokia
  Vélibleu

Irun Euskal Herriko Gipuzkoako tren eta autobus geltoki bat da, Irun udalerrian kokatuta dagoena.

Geltokia 1864ko abuztuaren 15an ireki zen.

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Nasa aldaketa trenbideak behetik zeharkatzen dituen pasabidearen bidez egiten da, eskailera zein igogailuz hornitutakoa.

  • Arrapala bidezko sarbidea Aparkalekua Autobusa Taxi Sarbide irisgarria  Geltoki kalea, z/g

Irisgarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia irisgarria den arren, nasa eta trenen arteko tarteak handiak izan daitezke mugikortasun urriko pertsona talde batuzek laguntzarik gabe erabili ahal izateko.

1863ko urriaren 18an burdinbidea Irunera heldu zen, Norteko Konpainiak Madril eta Frantziako muga lotuko zituen trenbidearen Donostia eta Irun arteko tartea eraikitzearekin batera. Hurrengo urteko abuztuan trazadura Hendaiara heldu zen, Bidasoa gaineko zubia eraiki ondoren. Espainiar eta frantziar trenbide sareak lehenengo aldiz lotu ziren.

Jatorrizko instalazioak 1881an ordeztu ziren, eta behin-betiko geltokia eraiki zen, Avillume ingeniariaren planoei jarraiki. Geltokia bi eraikinetan banatu zen: bata, solairu bakarrekoa, trafiko nazionalerako, eta bestea, bi solairukoa, nazioarteko trafikorako.

1941an RENFE enpresa publikoa sortzearekin batera trenbidea eta geltokia bere esku gelditu ziren.

2005eko urtarrilaren 1.tik trenbidea eta geltokiaren jabea ADIF enpresa publikoa da.

2010ean Euskal Y-a geltokira heltzeko proiektua aurkeztu zen, zeinaren arabera trenbide berria geldialdia izango duen Irungo geltokian.

2017 eta 2018an bitartean nazioarteko eraikinean zaharberritze lanak egin ziren, maiatzaren 30ean amaitu zirenak. Estalkia berritu, egitura birgaitu eta leihoak aldatu ziren. Gainera, lehenengo solairua ere birgaitu zen, komunak, instalazio elektrikoa, argiztapena, suteen kontrako babes sistema, klimatizazioa eta aireztapen sitemak ere berrituz.[2]

2016ko apirilaren 1.an Espainiako Sustapen Ministerioak Euskal Y-aren Donostia-Irun tartea esleitu zuen, 20,43 milioi euroko aurrekontuarekin. Tarte honetan egiten ari den lana hirugarren erraila ezartzean datza, zabalera iberiarreko trenbidea eta nazioarteko zabalerako ibilbideak bateragarri egiteko.[3] Lan horiek direla eta, 2017ko apirilaren 18tik eta 2018ko uztailaren 10era arte, Lezo-Errenteria eta Irungo geltokien arteko zerbitzuak mugatuta daude. Bi trenbideetariko bat zerbitzuz kanpo dago 10 kilometroko luzeran, eta horren eraginez aldirikoen zerbitzu askok Lezo-Errenteriako geltokia dute geltoki-buru. Gainera, 22:30etatik 6:30etara trenbidea moztuta mantentzen da. Egoerari aurre egiteko, hurrengo baliabideak jarri zaizkie bidaiariei lanak irauten duten bitartean:[4][5]

Distantzia luzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Renfe Operadora
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
Alvia  Madril
Chamartin
Segovia–GuiomarValladolid–Campo GrandeBurgos–Rosa ManzanoMiranda EbroGasteizAltsasuDonostia Irun
Alvia  Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaLleida–PirineusZaragoza–DeliciasTuteraCastejonTafallaIruñaAltsasuZumarragaDonostia Irun

Distantzia ertaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Renfe Operadora
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
25 Miranda Ebro ManzanosArgantzonLangraizGasteizEstibalitz–OreitiaDulantziAgurainAraiaAltsasuLegazpiZumarragaBeasainOrdiziaTolosaDonostiaPasaiaLezo–Errenteria Irun

Aldiriko tren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Donostiako Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
 C-1 Irun Irungo BentakLezo–ErrenteriaPasaiaHerreraIntxaurrondoAtegorrietaGrosDonostiaLoiolaMartuteneHernaniHernani–ErdiaUrnietaAndoainAndoain–ErdiaBillabona–ZizurkilAnoetaTolosa–ErdiaTolosaAlegiaIkaztegietaLegorretaItsasondoOrdiziaBeasainOrmaiztegiZumarragaLegazpi Brinkola

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EuroFerroviarios. «Irun (geltokia)» www.euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  2. «Adif finaliza las obras de mejora en el edificio internacional de la estación de Irún» prensa.adif.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  3. (Gaztelaniaz) El Consejo de Ministros encomienda al Gobierno Vasco la ejecución de la variante sur ferroviaria de Bilbao - Noticias - Sala de Prensa - Ministerio de Fomento. (Noiz kontsultatua: 2017-07-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Renfe Avisos» web02.renfe.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  5. (Gaztelaniaz) «Renfe altera durante 15 meses el servicio entre Lezo-Errenteria e Irun por las obras del tercer carril para el TAV» diariovasco.com 2017-04-18 (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irungo Bentak Irun Hendaia
Madril–Chamartin Bordele–Donibane