Ipatiev Etxea
Ipatiev Etxea | |
---|---|
Дом Ипатьева | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Sverdlovsk oblasta |
Errusiaren banaketa administratiboa | Yekaterinburg Municipality |
Hiri handien | Jekaterinburg |
Koordenatuak | 56°50′39″N 60°36′35″E / 56.84417°N 60.60972°E |
Historia eta erabilera | |
Romanov familiaren hilketa | |
Suntsipena | 1977 |
Arkitektura | |
Estiloa | Eclectic architecture in Russia (en) Russian Revival architecture (en) arkitektura modernista |
Solairuak | 3 |
Ondarea | |
Ipatiev Etxea (errusieraz: Дом Ипатьева) Errusiako Jekaterinburg hirian zegoen eraikina zen. Etxea Nikolai Ipatiev bertako merkatariarena zen. Baina etxearen ospea gertaera odoltsu batzuen ondorioa da. 1918ko uztailaren 17an, bertan, Errusiar Iraultzaren urte bete pasa ondoren, atxilotuta zegoen Errusiako tsarraren familia eta tsar bera erailak izan ziren.[1] Etxea, nahiz eta Monumentu Nazionala izan, Iraultzaren 60. urtemuga ospatzeko, suntsituta izan zen, 1977an, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Politburoren aginduz. 2000tik 2003ra etxea zegoen tokian eliza ortodoxo bat altxatu zen, Odolaren gaineko eliza. Kasualki, Romanov dinastiak Kostromako Ipatiev monasterioan tronua eskuratu zuen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxea 1880. hamarkadan altxatu zen. Lehenengo jabea I.I. Redikortsev funtzionarioa izan zen. Bi solairuko harrizko etxetzarra zen, hiriko leku ederrenetariko batean. 1898an, Redikortsevek I. G. Sharaviev aberatsari saldu zion. 1908an Nikolai Nikolaevich Ipatiev ingeniariak erosi zuen. Etxea Romanov familiaren espetxea bihurtu zenean bi hesiekin babestu zen, batez ere kaletik barrualdea ez ikusteko.
Etxean Nikolas II.a Errusiakoa, tsarra, Alexandra Feodorovna emaztea, haien bost seme-alaba (Olga, Maria, Anastasia, Aleksei eta Tatiana) eta lau zerbitzari, tartean familiaren medikua. Hiltzaileak hauek izan ziren: Yakov Yurovsky, G. P. Nikulin, M. A. Medvedev (Kudrin), Peter Ermakov, S. P. Vaganov, A. G. Kabanov, P. S. Medvedev, V. N. Netrebin eta Y. M. Tselms. Hiru letoniar ere zeuden taldean baina haiek ekintzan ez zuten parte hartu nahi izan. Hilketa etxearen soto batean burutu zen; dirudienez familiari beste leku seguruago eraman baino lehen argazkia egin behar zitzaion eta orduan hilaraztea burutu zen.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Yakov Yurovsky eta Grigori Nikulin-en gela; haiek izan ziren familia hil zutenak.
-
Printsen gela hilketak gertatu ondoren.
-
Tsarren, tsarinaren eta seme nagusiaren gela.
-
Sotoaren irudia; hormako zuloak balak aurkitzeko egin ziren.
-
Etxeko pasilua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Encyclopædia Britannica, 13. liburuki, 70 or., Macropaedia 1983
- ↑ https://magazines.gorky.media/ural/2003/8/konecz-poslednego-svidetelya.html
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Ipatiev Etxeari buruzko webgunea.