Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ibn Gharsiya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibn Gharsiya
Bizitza
JaiotzaEuskal Herria eta Euskal Autonomia ErkidegoaXI. mendea
Heriotza1084 ( urte)
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Abu Amir Ahmad Ibn Gharsiya al-Bashqunsi (arabieraz: أبو عامر أحمد بن غرسية البشكنسي) (d?- 1084) euskal herritar muladia izan zen, Deniako taifan poeta eta katib (idazle) izan zena. Egungo historialari eta adituek poeta Ibn Gharsiya deituraz ezagutzen dute gehienetan, Kordoban izen bereko faqīh (legelari) bat zegoen arren.

Ibn Gharsiya euskal herritar familia kristau batean jaio zen (Ibn Gharsiya horrek «Gartziaren semea» esan nahi du). Hala ere, haurtzaroan preso hartu eta islamera bilakatu zen, eta hala arabiera klasikoa nola andalustar arabiera ikasi ere. Ibn Gharsiya harro zegoen bere euskal jatorriaz (abizentzat hartu zuen al-Bashqunsi horrek «euskalduna» esan nahi du arabieraz) eta bere bizitza osoan musulman fededun amorratua izan zen.

Deniako eslaviar emirra zen Mujahid al-Amiri-ri eta Ali ibn Mujahid bere semeari zerbitzatu zion[1]. Hauek, Ibn Gharsiya bezala, muladi ziren eta 1009ko fitna edo gerra zibila zela eta Kordobako kaliferritik askatu ziren. Beste taifa-ek egin zute moduan, omeiar tradiziotik aldendu eta Ibn Gharsiya Deniako gortearen katib bilakatu zen.

Ibn Gharsiya Al-Andalusen sortutako Shu'ubiyya mugimenduaren ideologo eta bultzatzailea izan zen. Shu'ubiyyah mugimenduak arabiarrak ez ziren berberentzat eta muladientzat arabiarrek zituzten botere, aberastasuna eta estatusekin parekatzea eskatzen zuen. Era berean arabiarrek bere kultura eta hizkuntza bultzatzen zituzten musulman berrien artean.

1051 eta 1056 artean, Ibn Gharsiyak Al-Andalusen arabiarrek zuten ospearen aurkako eskutitza idatzi zuen, ez-arabiarrezko islam gorespen zuena. Bere aurkariek gogor salatu zituzten eskutitzean agertzen ziren arabiarren aurkako eraso bortitzak, mailan eta leinuan azpikotzat jotak. Aldi berean ez-arabiarrezko musulmanak, tartean berbereak eta bisigodo, eslaviar eta erromatar konbertituak, gorespen zituen[2][3].

Horretarako, Ibn Gharsiyak Denian zegoen ez-arabiarrezko agintea gorestu zuen, beste taifatan baino hobea zela adieraziz. Horrela, Deniako leinuaren boterearen legezkotasuna finkatu zuen, arabiar eta ez-arabiar (gehienetan pertsiar eta bizantziar) ohiturak erabiltzen zituena. Euskaldunak Almeriako emirra zen Ibn Sumadihen gortean zegoen Abu Ja'far Ahmad ibn al-Jazzar adituaren ideologia borrokatu zuen. Adituen ustetan, El Escorial monasterioan dagoen eskuizkribua, Abu Abd'allah Muhammad ibn Ahmad ibn al-Haddad al-Quaisi izeneko ezezagun bati bidalia badagoen ere, Ibn Sumadihen gortera bidalia zela argia da[4].

Ibn Gharsiyaren eskutitzak orduko Al-Andaluseko musulmanen kezka nagusiak azaltzen du, tartean muladi eta islamdartutako arabiar eta berberen arteko harremanak. Ibn Gharsiyak ez-arabiar musulmanentzat exegesis edo interpretatze kritikoa aldarrikatzen du[5]. Horrela, andalustar musulmanen artean Ekialdeko Shu'ubi izeneko mugimenduaren jarraitzaileak bazeudela egiaztatzen da, arabiar etnozentrismoaren aurka eta persiar edo bizantziar ohituren alde egiten zuen mugimendua hain zuzen ere.

Ibn Gharsiyaren eskutitzak arabierazko gorteko prosa erabiltzen du. Hau ez da arabierazko literaturaren aurkako jarrera baizik eta arabiar kulturaren aurkakoa. Encyclopedia of Arabic Literature izeneko entziklopediaren arabera, eskutitza ez da oso inportantea baizik eta Ekialdeko Islamiar goiztiar mugimenduaren beste adibide bat[6]. Eskutitzari buruzko idatzitako zazpi eragozpenetik bost besterik ez ailegatu dira XXI. mendera, eskutitza beraren moduan ekialdeko tradizioaren ereduak jarraitzen dituztenak. Horietatik bat bakarrik Ibn Gharsiyaren aurka idatzia izan zen[7].

Eskutitzetik aparte, Ibn Gharsiyari buruzko lerro bakarrak XII. mendeko andalustar geografo, historialari eta idazlea zen Ibn Said al-Maghribik idatzi zituen. Ibn Gharsiyaren jaunaren Ali ibn Mujahiden goresteko idatzitako lan batean euskaldunari buruz horrela idatzi zuen:

« (Ibn Gharsiya) bere garaietako mirari eta bere aroko bitxikeriaren bat izan zen. nahiz eta jatorriz arabiarra ez izan, bere risala famatua arabiera hizkuntzan zuen maisutasunaren lekukoa izan zen. Euskal kristauen haurtzaroan harrapaturiko umeetatik bat izan zen. Balear uharteetako eta Deniako erregea eta bere jauna zen Mujahidek hezi zuen. Ibn Gharsiya eta Abu Ja'far ibn al-Jazar poetaren arteko laguntasuna zela eta azkenak Almeriako jauna zen al-Mu'staim ibn Sumadih zerbitzatzeari utzi eta biak elkartu ziren. Ibn Gharsiyak poetaren akatsak aurkitu eta Ibn Sumadih baino ez gorestera lotu zion bere jaioterriko jauna utziz. »


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Marín Guzmán, Roberto. (2006). Sociedad, política y protesta popular en la España musulmana. Universidad de Costa Rica, 125 or. ISBN 9968936960, 9789968936965..
  2. Marín Guzman, 109 orr.
  3. Benchrifa, Mohamed. Al-Andalus: Tolerance and convergence. in: The Routes of Al-Andalus: Spiritual convergence and intercultural dialogue. UNESCO, 17 or..
  4. Monroe, James T.. (2004). Hispano Arabic Poetry: An Anthology. Gorgias Press LLC ISBN 1593331150..
  5. Larsson, Göran. (2003). Ibn García's Shu'ubiyya Letter. BRILL ISBN 9004127402..
  6. Meisami, Julie Scott; Starkey, Paul. (1998). Encyclopedia of Arabic literature. Routledge ISBN 0415185718, 9780415185714..
  7. Monroe, James T.. (1970). The Shu'ubiyya in al-Andalus. The risala of Ibn Garcia and five refutations. University of California Press.