Iona
Iona Eskoziako Hebrida uharteen ipar-ekialdean dagoen uharte txiki bat da. Mulleko uhartetik, Ionako itsasarteak banantzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]563an Irlandatik atzerriratua zegoen San Kolunba edo San Columcillek uharte honetan monasterio bat sortu zuen, Ionako abadetxea. Han, kristautasuna Eskozian barneratuko zuen gunea sortu zen. Kellseko liburua ere garai hartan eta uharte honetan idatzi zela uste da. Monasterio hark Eskoziako Erreformaren garairaino iraun zuen.
Iona uhartea nekropolia izan zen Eskoziako lehendabiziko errege izan ziren Dál Riatako erregeentzat eta haien ondorengoentzat.
1938an, George MacLeodek, Ionan, kristau komunitate ekumeniko bat sortu zuen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Fraideen monasterioaren hondakinak
-
Fraideen monasteriotik abadetxera doan bidea
-
Ionako abadetxea, itsasotik ikusita
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Iona Uharteko Komunitatearen Kontseiluaren webgunea
- (Ingelesez) Ionako kristau komunitate ekumenikoaren webgunea
Hebridak | ||
---|---|---|
Barruko Hebridak: Ascrib · Canna · Cara uhartea · Coll · Colonsay · Crowlin uharteak · Eigg · Gigha · Iona · Isay · Islay · Jura · Kerrera · Lismore · Oronsay · Muck · Mull uhartea · Raasay · Rùm · Scalpay · Skye · Slate uharteak · Soay · Staffa · Summer uharteak · Tiree · Treshnish uharteak · Ulva
|