Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Iñasi Illarramendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñasi Illarramendi
Bizitza
JaiotzaZarautz1919ko urtarrilaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2005eko otsailaren 11 (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Iñasi
Erraketistak

Iñasi Illarramendi Anzuola (Zarautz, Gipuzkoa, 1919ko urtarrilaren 13a2005eko otsailaren 11) erraketista profesionala izan zen. Iñasi izengotiarekin jokatu zuen, aurrelari postuan, Salamancako eta Bartzelonako frontoietan.[1]

Iñazi Illaramendik 1937an ekin zion erraketista ibilbideari. Salamancako Tormes frontoian[2] eta Bartzelonako Txiki-Alai/Chiqui Alai eta Condal frontoietan jokatu zuen erraketista profesional gisa.[3][4]

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.[5]

2019ko otsailaren 27an Raketistak, lehen eta orain dokumentala proiektatu zuten Mutrikuko Zabiel kultur etxean.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Iñasi Illarramendi Anzuola Iñasi | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  2. «F. Tormes-eko kuadroa | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  3. «Iñasi Karteleran | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  4. «Iñasi beste bi raketistekin | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  5. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  6. «Proyección del documental 'Raketistak', esta tarde en el cine Modelo» El Diario Vasco 2019-02-27 (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]