Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hiru txerritxoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otso tzar gaiztoa eltzera erortzen.


Hiru txerritxoak edo Hiru txerrikumeak Europako antzinako herri ipuina da. Lehen aldiz 1843. urtean jaso zen idatziz Nursery Rhymes and Nursery Tales (euskaraz, Haurrentzako Errimak eta Istorioak) James Orchard Halliwell-Phillippsen eskutik. Joseph Jacobs idazleak ere jaso zuen 1890. urtean, English Fairy Tales izenburuko liburuan. Ospetsua da, orobat, Disney filme etxeak 1933. urtean marrazki bizidunez ekoiztu zuen moldaketa.

Hiru txerritxoek gurasoen etxea utzi, eta munduan ibiltzeari ekiten diote. Lehenengo txerritxoak lastozko etxe bat egiten du. Bigarrenak zurezko etxe bat altxatzen du eta hirugarrenak harrizko etxe bat eraikitzen du. Gau batean, otso tzar gaiztoak lehenengo txerritxoaren etxera inguratu eta sartzen uzteko esaten dio, bestela etxea haize handia eginez birrinduko duela-eta. Txerritxoak ezetza eman eta otsoak haize eginez etxea birrindu eta txerritxoa irensten du. Bigarren txerritxoaren etxera inguratzen da jarraian eta berdin berdina gertatzen da. Txerritxoaren ezetza hartuta, haize handia egin, etxea birrindu eta bigarren txerritxoa ere irensten du otso tzar gaiztoak. Azkenik, hirugarren txerritxoaren etxera ere inguratzen da otso tzar gaiztoa. Hirugarren txerritxoak sartzen uzten ez diola ikusita, haize handia egin eta egin aritzen da baina hala ere ezin du etxea birrindu.

Orduan, otso tzar gaiztoak arbietara joateko proposatzen dio, txerritxoak onatu egiten du baina ordua baino lehenago heltzen da eta arbiak hartuta abiatzen da etxera otso tzar gaiztoa iristerako.

Otso tzar gaiztoak biharamonean sagarretara joateko proposatzen dio orduan, baina bezperan bezala, txerritxoak aurrea hartu, sagarrondora igo eta sagarrak hartuta jeisten denean, otso tzar gaiztoarekin topo egiten du. Txerritxoak sagar bat urrutira jaurtitzen du eta otsoa atzetik abiatzen da, txerritxoari etxera ihes egiteko beta emanez.

Orduan, otso tzar gaiztoak feriara joateko proposatzen dio, baina aurrekoetan bezala, txerritxoa aurreratu eta gurin-ontzi bat erosten du. Etxerako bidean, otsoa ikusi eta gurin-ontzian ezkutatzen da, baina gurin-ontzia jirabiraka hasten da txerritxoa barruan dagoela. Otsoak hori ikusten duenean, ikaratu eta lasterka egiten du ihes. Txerritxoaren etxera joaten da jarraian eta gertatutakoa kontatzen dio. Txerritxoa gurin-ontzian bera zegoela aitortzen dio. Otso tzar gaiztoak ernegaturik, txerritxoa irenstea erabakitzen du. Tximiniatik sartzen denean, txerritxoak erreparatu eta eltze bat ur jartzen du irakiten tximinia azpian. Otso tzar gaiztoa bertan erori eta akabatzen da. Txerritxoak otsoa jaten du azkenik.[1]

Bertsio batzuetan, lehenengo txerritxoak bigarren txerritxoaren etxera ihes egiten du, otso tzar gaiztoak etxea birrindu aurretik. Ondoren, bi txerritxoek hirugarren txerritxoaren etxera egiten dute ihes, otsoak zurezko etxea birrintzean. Azkenik, otsoak harrizko etxea birrindu ezin duenez, hiru txerritxoen tximiniatik sartu, eta eltzera erortzen da.

Euskarazko edizioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Joseph Jacobsek idatzitako bertsiotik laburtua: (Ingelesez) The Story of the Three Little Pigs.
  2. «Galtzagorri. Behinola. Liburu Kuttunak. Susana Larre» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 34.zkia (2016ko abendua) 61 orr..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]