Heinrich Gustav Magnus
Itxura
Heinrich Gustav Magnus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1802ko maiatzaren 2a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Berlin, 1870eko apirilaren 4a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Dorotheenstadt Cemetery (en) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Sorbona Stockholmgo Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Eilhard Mitscherlich |
Doktorego ikaslea(k) | Emil Warburg Georg Hermann Quincke Gustav Heinrich Wiedemann August Kundt Hermann Knoblauch (en) Gottfried Eduard Fischer (en) Rudolf O. Meibauer (en) Georg August Freund (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, kimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Frederiko Gilen Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Frantziako Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia |
Heinrich Gustav Magnus (Berlin, Alemania, 1802ko maiatzaren 2a - 1870eko apirilaren 4a) alemaniar fisikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasak eta isurkari-lurrun sistema aztertu zituen. Azido periodikoa aurkitu zuen, eta isurkari-korronte batek errotazioan higitzen ari den gai solido batean duen eragina zehaztu zuen bere izena daraman legearen bidez. Selenioaz eta platinoaz ere zenbait ikerketa egin zituen. Bere lanaren ondorioa da egun Magnus efektua bezala ezagutzen dena: bere ardatzaren inguruko errotazioan ari den zilindro edo esfera bat isurkari batean higitzen denean, errotazio-ardatzarekiko elkarzuta den indar bat sortzen da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Gustav Magnus |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.