Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hegoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hegoi
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak

Hegoi, batzuetan Egoi ortografiaz ere idatzia, euskal mitologiako hego haizearen jainkoa da.

Hego haizeak zurrunbiloetan jotzen du askotan mendi, baso eta herrietan, eta batzuetan bere indarragatik txikizioak egiten ditu. Hau dela eta, Hegoi eta hego haizea beste zenbait irelurekin lotua izan dira: Ehiztari beltza, Eate, Izugarri...

Hego Haize eta Egoiren inguruko sinesmen eta elezaharrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Behe Nafarroan kontatzen dute ipuintxo hau: Printzesa bat Espainiako erregearekin ezkondu zen, eta Behe Nafarroa ezkon saritzat eman zion.

Hala ere Frantziak indarrez berreskuratu zuen herrialdea, eta handik aurrera Printzesa hego haize bilakatuta mendi eta ibarren gainetik itzultzen da berea dena eskatzeko.

  • Baztanen uste dute hego haizeak jotzen duenean Infernuko ateak ireki direla bekatari bat sar dadin.
  • Baztanen ere, Elizondon hain justu, ipuintxo hau kontatzen dute Egoi eta pertsonifikatutako gainontzeko haizeei buruzː

"Zehar-haizearen alabak dira Ipar-haize eta Haize-Egoaren andreak. Ipar-haizearen andrea oso arretatsua da, eta bere senarrari baratxuri-salda egiten dio. Eta gero gizona haserretu gabe egoten da beti. Haize-hegoak andre lazoa du, ez dio egiten baratxuri-salda, eta gero gizona haserretzen da. Haserretzen da senarra eta aita-arrebengana joaten da eta andrearen dotea eskatzen dio, Lehen agindu ziolako eta ez ziola eman, gero emango ziola aginduz. Aita-arrebak, negar iturriekin esaten dio orain ez duela, gero emango diola. Orduan baketzen da Haize egoa".

Ipuin honek aldaerak dauzka Garazin eta Zugarramurdin.

  • Oro har haizeekiko kezka beti handia izan da landatar munduan.

Errenteria aldean hauxe sinesten duteː Eguak (Egoi) ez duela euririk ekartzen, eta Ernio-haizea (hego-mendebalekoa) bere aurka borrokatzera datorrela. Hala ere Ernio-haizeak kalteak egiten ditu uzta eta zuhaiztietan, bere bortizkeria dela eta. Haize honek eurite handiak dakartza bidera Mendebal-haizea irteten baldin bazion.

Egoi izeneko jende ezaguna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • "Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica". Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]