Hadewijch Anbereskoa
Hadewijch Anbereskoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes, 1200 |
Herrialdea | Brabanteko dukerria |
Heriotza | Anberes, 1260(e)ko hamarkada (59/69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Middle Dutch (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, mistikoa, musikaria eta begina |
Santutegia | |
Apirilaren 22 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Hadewijch Anbereskoa edo Hadewijch Brabantekoa (Brabanteko dukerria, XIII. mendea) poeta eta idazle mistiko kristaua izan zen, beginen mugimendukoa.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso gutxi dakigu Hadewijchen bizitzaz, bere idatzietatik dakiguna bakarrik. Uste da XII. mendearen bukaeran jaio zela Anberesen, Brabanteko dukerrian (Germaniar Inperio Sakroaren barruan zegoena garai hartan). Bere heriotza XIII. mendearen erdia pasata gertatu zela uste da, 1260 aldera Nivellesen.[1]
Beginen taldekoa zen. Emakume laiko katolikoak ziren, komunitatean bizi zirenak, baina moja izan gabe eta hierarkiarik gabe. Urtero berritzen zuten kastitate botoak egiten zituzten.[2] Kontenplazioa egiten zuten eta gaixo eta behartsuei laguntza ematen aritzen ziren.[3]
Bere gutunetan islatzen denez, begina etxe bateko burua izan zen, baina aurkakotasunengatik, leku batetik bestera alderrai bizitzera bultzatu zuten[4]
XIX. mendean moja problematiko bat zela uste zuten ikerlariek, baina gaur egun ez da horrelakorik uste. Era berean, garai batean uste zuten abade andrea zela, seguruena Aywièresen hil zena 1248an (komentu horretan Lutgard santua bizi izan zen garai hartan) eta gaur egungo ikerlariek ez dela posible uste dute. Erreferentzia Paul Mommaers-en idatziak. http://www.dbnl.org/tekst/_vad004vade02_01/index.htm C.P. Serrure (ed.), Vaderlandsch museum voor Nederduitsche letterkunde, oudheid en geschiedenis, II] (C. Annoot-Braeckman, Gent 1858), pp. 136-145.
Familia onekoa (noblekoa) zela uste da: bere idatziek erakusten dute ondo ezagutzen zituela bai hainbat hizkuntzetan idatzitako literatura lanak eta teologia tratatuak (latinez, frantsesez, etab.), bai eta Frantziako gorteko poesia, emakumeek ikastea ohikoa ez zen garai batean.[5]
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaiko ohitura jarraitu eta latinez idatzi ordez, bere lurraldeko hizkuntzan idatzi zuen: Brabanten hitz egiten zen erdiko neerlanderaz; eta hizkuntza horretan daude, gaur egun arte iritsi diren lan gehienak, nahiz eta bere eskuz idatzitako eskuizkriburik ez den Erdi Arotik gaur egun arte iritsi. Hala ere, esan dugun bezala bazekien latina.[5]
Beste idazle beginekin harremana izan zuen Beatriz Nazaretekoarekin eta Matilde Magdeburgokoarekin, esate baterako. Gainera, bere lanetan, Bernardo Claravalgoaren, Guillermo Saint Thierrykoaren eta Ricardo San Víctorkoaren lanak irakurri izanaren eragina nabari da.[6]. Beste idazle bazuengan ere eragin zuen berak. Horrela, Jan van Ruusbroecengan eragin handia izan zuen bere lanak, bai haren teologian bai eta mistikan.
Bere idatzietan bere esperientzia mistikoak azaldu nahi izan zituen (Bisioak lanean), baina bere gutunak eta poesiak ere gorde dira (Mengeldichten).[7]
Bost idatzi talde iritsi dira gaurdaino:[9] poesia, bi talde Estantzatan, alegia, estrofatan edo bertsotan antolatutako poemak (Strophische Gedichten) eta bi lerroko koplak edo poemak (Mengeldichten); bere bisio erlijiosoen deskribapenak; eta prosazko gutunak. There are two groups of poetry: . Finally there is the "Lijst der volmaakten" ("list of the perfect ones").
Estantzatan, estrofatan edo bertsotan antolatutako poemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Strophische Gedichten, Liederen kantak edo poema lirikoak berrogeita bost dira; bere garaiko trobadoreek edota minnesingerrek egiten zuten erara idatzitakoak, baina neerlanderaz eta gorteko gaiak, Jainkoarekiko maitasun sublimatuari buruz ari zirenak[10] Horietako asko beste latinezko edo beste hizkuntzetako kantuen kontrafaktuak dira (alegia musika berdinarekin letra aldatuta), neerlanderaz, eta izena aldatuta "Liederen" izenarekin (‘kantuak’). Errekonsturkzioak egin dira eta grabatu.[11]
Bi lerroko koplak edo poemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mengeldichten edo Berijmde brieven ‘gutun errimatuak’ hamasei dira eta poema didaktikoak dira. Sinpleagoak dira, gutun eran idatziak, bi lerroko kopla errimatuetan. Kristautasunaren gaiak jorratzen dituzte. Ez da uste guztiak benetakoak direnik.
Bisioak edo ikuskariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hadewijchen Visioenenboek (‘Ikuskarien liburua’), mota horretako idatzirik goitiarrenetako bat da eta 1240ko hamarkadan idatzi zela uste da. Hadewijchen eta Kristoren arteko elkarrizketa bisionarioa da. Hizkuntza arruntean egindako erlijio irakaskuntza da helburua.[12]
Gutunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogeita hamar dira iritsi zaizkigunak.[13] Horietan Hadewijchek bere ikuspuntuak azaltzen ditu eta haren bizitzari testuingurua ematen diote.
Zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lijst der volmaakten (‘perfektuen zerrenda') ikuskarien eskuizkribu batzuetan ageri da eta bertsotan egindako poemen eskuizkriburik berrienetako batean. Hainbat santuren zerrenda da. Haien artean Bernardo Clairvauxkoa dago, baina baita inkisizioak kondenatu zuen begina bat.
Done bihurtzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022an, Hadewijch santuen egutegian sartu zuten eta apirilaren 22a da bere eguna.[14]
Ikus baita ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zolla 2000.
- ↑ Pyke 2001.
- ↑ Melloni 2009.
- ↑ Letter 29.
- ↑ a b Cirlot & Garí 2008, 72 orr. .
- ↑ Cirlot & Garí 2008, 73 orr. .
- ↑ Txantiloi:Cita publicación
- ↑ .
- ↑ Bernard McGinn, The Flowering of Mysticism, (1998), p200.
- ↑ doi: ...
- ↑ Hadewijch, Liederen, edited, introduced, and translated by Veerle Fraeters & Frank Willaert, with a reconstruction of the melodies by Louis Peter Grijp (Groningen: Historische Uitgeverij, 2009).
- ↑ Bernard McGinn, The Flowering of Mysticism, (1998), p200., ..
- ↑ Bernard McGinn, The Flowering of Mysticism, (1998), p200.
- ↑ .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lanen edizioak, itzulpenak eta grabaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ISBN 9780809122974.. ISBN 0-8091-2297-9
- . ISBN 90-429-0667-7
- ISBN 978-90-6554-478-0..
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
- Txantiloi:Cita libro
Ikerketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cirlot Garí, Victoria (2008): La Mirada Interior: Escritoras místicas y visionarias en la Edad Media, Siruela. 978-84-9841-182-9
- Dailey, Patricia (2013): "Living Song: Dwelling in Hadewijch's Liederen" in Promised Bodies: Time, Language, and Corporeality in Medieval Women's Mystical Texts, Columbia University Press, 123-156.
- Duby, Georges; Perrot, Michelle (1992): Historia de las mujeres en Occidente, 2. liburukia: La Edad Media, Taurus. 9707701080
- Fraeters, Veerle (2013): "Hadewijch of Brabant and the Beguine Movement" in A Companion to Mysticism and Devotion in Northern Germany in the Late Middle Ages, Brill, 49–72. 9789004258457.
- McGinn, Bernard (1999): The Flowering of Mysticism, 200–244.
- Melloni, Javier (2009): Voces de la Mística, Herder. 9788425426568
- Mommaers, Paul; Dutton, Elisabeth M. (2005): Hadewijch: Writer Beguine – Love Mystic, Peeters. 9789042913929
- Nicolette, Carlos Eduardo (2017): "Hadewijch de Amberes: a mística medieval e suas visões sobre o divino" in Revista Mais Que Amélias.
- Pyke, Edgar (2001): "Beguinas", in Diccionario de Religiones, 2. ed., Fondo de Cultura Económica, 359. 968-16-6427-2
- Rozenski, Steven (2010): "The Promise of Eternity: Love and Poetic Form in Hadewijch's Liederen or Stanzaic Poems in Exemplaria, 4: 305–325.
- Suydam, Mary (1999): "Beguine Textuality: Sacred Performances" in Suydam, Mary; Ziegler, Joanna (ed.) Performance and Transformation: New Approaches to Late Medieval Spirituality, 169–210.
- Swan, Laura (2014): The Wisdom of the Beguines: the Forgotten Story of a Medieval Women's Movement, BlueBridge.
- Zolla, Elémire (2000): Los místicos de occidente, II. Místicos Medievales,Paidós.844930927-1
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hadewijch Columbia Entziklopedian
- Hadewijch DBNL-n (digitale bibliotheek voor Nederlandse letteren) Hadewijchen lanak erdiko neerlanderan eta haiei sarrerak
- Hadewijch-en poesia ingelesera itzulita