Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hacker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zinema komertzialak eta zenbait komunikabidek hackerraren irudi arketipikoa, freakia, nerdoa, zabaldu egin dute. Argazkian, Al Sheedakim izeneko hacker bat bere etxeko gelan.

Hacker ordenagailuen alorreko hainbat motatako adituei deitzeko erabiltzen den terminoa da. Dena dela, izendapena informatikarekiko interes zehatz bat (eta jaiotzetiko gaitasuna) duten pertsonei zabaldu ohi zaie.

Bi definizio izan ditzake, bata positiboa eta bestea negatiboa. Erabilera orokorrean eta komunikabideetan, gehienetan, hackerrak ordenagailuetara sartzen diren pertsona arrotz eta kriminalekin erlazionatzen dira. Informatika alorrean, ordea, programatzaile edo teknikari trebea adierazteko erabiltzen da. Linus Torvalds edo Richard Stallman, esaterako, hacker bikainak izan direla esan ohi da, beti ere hitzaren adiera positiboan.

Askotan ere cracker hitzarekin nahastu izan da. Baina crackerrek ordenagailuetan sartu ondoren birusak sartu, kreditu txartel zenbakiak ostu, datu pertsonalak ebatsi, programen segurtasun sistemak saihestu eta beste zenbait helburu maltzur izaten dituzte, eta hackerrek, ordea, sisteman sartu eta ikasi besterik ez dute nahi izaten, delitu-asmorik gabe.

Literatura eta zinemako[1] arketipoa sortu da, hackerrak, oro har, irudikatzeko. Pertsona gaztea, —gehenetan gizasemea—, gizarte harremanetarako gaitasun eskasekoa, —nerd xamarra—, eta informatikarako, ordea, aparteko gaitasunarekin. Jolasten bezala hackeatzen hasi eta, konturatu orduko, sekulako saltsetan, ur handitan, sartzen den gaztea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Kelly, M. J.. «Six Times Encryption Made It to the Movies» Internet Citizen (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]