Host (filma)
Host (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Estreinaldi-data | 2020ko uztailaren 30a |
Izenburua | Host |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | theatrical release (en) eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema eta beldurrezko zinema |
Iraupena | 56 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Rob Savage (en) |
Host 2020ko Rob Savage britainiar zinema zuzendariaren beldurrezko filma da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pandemiaren hedapen betean, itxialdian dira herritar guztiak. Tartean dira filmean ageri diren sei pertsonaia nagusiak: lagun talde bat, bakoitza bere etxean, pandemiaren ondorioz indarrean jarritako neurriak betetzen. Ezin dira kalera irten, ezta lagunekin edo familiarekin bildu ere, eta, testuinguru arraroak eraginda, aurretiaz esploratu ez dituzten komunikazio bideak probatuko dituzte. Zoom da komunikazio tresna horietako bat. Hodei birtualean oinarritutako bideokonferentzia zerbitzu bat da, eta beste pertsona batzuekin birtualki elkartzeko erabiltzen da. Hain justu, tresna hori erabiliz komunikatzen dira pertsonaiak, eta, bideo dei birtual horietako batean, espiritismo saio bat egiten dute. Erabaki hori uste baino arriskutsuagoa suertatuko da sei lagunentzat, esperientzia izugarriak biziaraziko baitizkie. Espiritu ilun eta maltzur bat haien etxeetara sartuko da, eta espiritu gaiztoaz nola libratu deskubritu beharko dute.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haley Bishop: Haley
- Jemma Moore: Jemma
- Emma Louise Webb: Emma
- Radina Drandova: Radina
- Caroline Ward: Caroline
- Alan Emrys: Alan
- Patrick Ward: Carolineren aita
- Edward Linard: Teddy
- Jinny Lofthouse: Jinny
- Seylan Baxter: Seylan
- Jack Brydon: Legs
- James Swanton: espiritua
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Beldurren sarean harrapatuta» Berria 2020-12-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |