Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kiropraktika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kiropraktikoa doikuntza egiten.

Kiropraktika (grekerazko χείρ kheir « esku», eta πρᾶξις práxis « ekintza» ) edo Kiropraxia medikuntza alternatibo mota bat da[1]. Muskulu-eskeletu sistemaren alterazioen diagnosian, tratamenduan eta prebentzioan oinarritzen da. Era berean, alterazio hauek nerbio-sisteman eta osasunean orokorrean sortzen dituen gaitzak ere tratatzen ditu.

David Daniel Palmer-ek sortu zuen kiropraktika 1890eko hamarkadan eta bere semeak, B.J. Palmer lagundu zuen XX. mendean zehar terminoren zabalkundean.

Kiropraktikaren premisak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gorputza berezko errekuperazio eta egoera hoberenean mantentzeko ahalmena du.
  2. Nerbio-sistemak gure organismoaren funtzio guztiak kontrolatzen ditu.
  3. Nerbio-sistemaren funtzionamendua bizkarrezurrean eragozte bada (orno subluxazioa), gorputzak errekuperaziorako duen ahalmena eragozten da eta ez du bere osotasunean lan egingo.
  4. Kiropraktikak orno subluxazioa antzeman eta zuzentzen du. Nerbio-sistemaren funtzionamendua hobetzen da honela, ondorioz osasuna ere[2].

Ibilbide luzea izanagatik, kiropraktika eztabaidatua izan da[3][4]. Adostasun zientifikoaren arabera, lokomozio-aparatuko eta bizkarreko gaitzetarako gainerako eskuzko teknikak bezain eraginkorra dela onartua dago. Aitzitik, ez dago frogatua gainerako gaitzetarako eraginkortasuna erakusten duenik, eta bai, ordea, zerbikalen okerreko manipulazioak erakar ditzakeen gaitz larriak[5]. Era berean, gorputzaren berezko adimena kontzeptua eta subluxazio kiropraktikoa sasi-zientzia kontsideratu izan dira[6].

Hala eta guztiz, azken hamarkadetan kiropraktikak legitimazio eta onarpen handiagoa lortu du medikuen artean eta dagoeneko Estatu Batuetako zenbait osasun planetan txertatua dago[7].

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Frantziako Kiropraktika Elkartea
  2. https://web.archive.org/web/20141128223323/http://www.alonsoquiropractica.com/eu/zer-da-kiropraktika.html
  3. DeVocht JW (2006). "History and overview of theories and methods of chiropractic: a counterpoint". Clin Orthop Relat Res 444: 243–9 or..
  4. Homola S (2006). "Chiropractic: history and overview of theories and methods". Clin Orthop Relat Res 444: 236–42. doi:10.1097/01.blo.0000200258.95865.87. PMID 16446588
  5. Singh, S. «The truth about chiropractic therapy». A: Trick or Treatment: The Undeniable Facts about Alternative Medicine (ingelesez). W.W. Norton, 2008, 145–190.or. ISBN 978-0-393-06661-6.
  6. Ernest E.«Chiropractic: a critical evaluation» (ingelesez). J Pain Symptom Manage, 35, 5, maig 2008, 544–562.or. DOI: 10.1016/j.jpainsymman.2007.07.004. PMID: 18280103.
  7. Cooper RA, McKee HJ (2003). "Chiropractic in the United States: trends and issues". Milbank Q 81 (1): 107–38, table of contents. doi:10.1111/1468-0009.00040. PMC 2690192. PMID 12669653.