Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kikunbera etxea

Koordenatuak: 43°25′02″N 2°43′07″W / 43.417111°N 2.718719°W / 43.417111; -2.718719
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kinkunbera etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBermeo
Koordenatuak43°25′02″N 2°43′07″W / 43.417111°N 2.718719°W / 43.417111; -2.718719
Map
Arkitektura
ArkitektoaFernando Arzadun Ibarraran (en) Itzuli
Estiloaarrazionalismoa
Ondarea
EJren ondarea55

Kinkunbera etxea familia bakarreko etxebizitza bakartua da, Bermeon dagoena (Bizkaia). Arkitektura arrazionalista da, Fernando Arzadun arkitektoak 1920ko hamarkadan eraikia, itsasontzi baten erreprodukzioa egiten duena. Bertan Juan Arzadun idazlea hil zen, 1950ean; arkitektoraren aita zen.

1994ko abenduaren 14an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.

Eraikina malda malkartsu batean kokatua dago, Bermeoko portuaren eta Mundakako errepidearen arteko itsaslabar batean.

Oinplano konplexua duen eraikina da, itxura laukizuzena duena, baina alde bateko ertzak lantzertuak eta hautsiak dira. Garapen horizontal handia duen eraikina izanik, honela erabakitzen da bere garaiera: erdisotoa, beheko solairua, solairu nagusia eta beste bi solairu gehiago eraikinaren gainean dorre baten antzera jaikitzen den multzo kubikoan, guztiaren gailurrean masta bat duela. Azalera desberdinak dituenez, mailaketa argia azaltzen da eraikinean. Azpimarratzekoa da, ordea, terraza moduko solairuak eta sabai lauak dituela.

Fatxadei, bestalde, bi eginkizun jarri zaizkie batetik, solairuen arteko itxitura egiten dute eta, bestetik, itsasontzi itxura ematen diote etxeari.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa