Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Keops

Wikipedia, Entziklopedia askea
Keops
Keopsen estatuatxoa. Kairoko Egiptoar Museoa Irudi gehiago
Faraoi


Snefru - Dyedefra
2. pharaohs of Fourth Dynasty of Egypt (en) Itzuli


Snefru - Dyedefra
pharaohs of old Kingdown of Egypt (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaK.a. XXVII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
Egiptoko Antzinako Inperioa
HeriotzaK.a. 2566 ( urte)
Hobiratze lekuaGizako Piramide Handia
Familia
AitaSnefru
AmaHetepheres I
Ezkontidea(k)Khamerernebty I (en) Itzuli
Henutsen (en) Itzuli
Meritites I (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaEgiptoko IV. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Find a Grave: 42518406 Edit the value on Wikidata

Khufu (antzinako egiptoeraz) edo Keops (grezieraz Χέοψ) Egiptoko IV. dinastiako bigarren faraoia izan zen, Egiptoko Antzinako Inperioaren garaian. K.a. 2579 eta K.a. 2556 bitartean gobernatu zuen.

Saqqarako Errege Zerrendan eta Abidoseko Errege Zerrendan Khufu izena jasotzen du. Herodotok Keops deitua eta Manetonek Sufis Sexto Julio Afrikano, Eusebio Zesareakoa eta Jurgi Sintzeloren arabera. Gizako Piramide Handian haren benetako izena izan litekeena duten marraztutako kartutxoak aurkitu dira: Khnum-Khufu (Khnum jainkoak babesten nau).

Turineko Errege Kanonak 23 urteko erregealdia ematen dio, haren izena irakurtezina den arren. Herodotok Keopsek 50 urteko erregealdia izan zuela dio. Manetonen arabera, Sufisek 63 urteko erregealdia izan zuen (Sexto Julio Afrikanoren arabera, Jurgi Sintzeloren bertsioan).

"Keopsen eraztuna". Urrezko eraztun honek Keops faraoiaren kartutxo bat marraztua du. Lehen, faraoi honena izan zela pentsatzen zen, baina orain Neferibra izeneko pertsonaia batena zela ezagutzen da, Gizako Isis eta Keopsen gurtzaren apaiz bat, Egiptoko aro berantiarra deritzon garaikoa, Egiptoko XXVI. dinastiaren edo Egiptoko XXVII. dinastiaren garaian bizi izan zena.

Snefru faraoiaren eta Hetepheres I.a erreginaren balizko semea. Meretites eta Henutsenekin ezkondu zen, biak piramide txikietan lurperatuak, Gizako Piramide Handiaren ondoan. Dirudienez, Keopsen seme nagusia zen Kauab ez zen bere aitaren oinordeko izateko adina bizi izan, eta faraoia hil ondoren familia hiru leinutan banatu zen, horietatik hirugarrena zenetik Khafra (grezieraz Kefren) sortu zela. Haren semeetako lau izan ziren haren oinordeko bata bestearen atzean: Dyedefra, Khafra edo Kefren, Dyedefhor eta Baefra.

Monarkiak bere botererik handiena Keopsen erregealdian lortu zuela frogatzen dela dirudi, bere erregealdian hartutako xedapenengatik nabari daitekeen moduan, botere osoa faraoiaren inguruan metatzeko joera zutenak. Xedapen horien artean chaty karguaren indartzea egon zen, faraoiak propio izendatua, honela ezagutzen den lehen estatu absolutistako estamentu guztien gaineko ia erabateko kontrola ziurtatuz.

Manetonek honako hau aipatu zuen: Sufis jainkoen aurka harrotu zen, ondoren Liburu Sakratua idatzi zuen arren, egiptoarrek oso estimu handitan dutena.

Keops jainko bezala gurtua izan zen ondorengo mendeetan, Egiptoko aro berantiarra deritzon garaian.

Dokumentaturiko lehen iraultza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Inperioko faraoi guztiek politika bera jarraitzen zutenez, gero eta gorago zihoan piramideak eta hil-tenpluek estatuaren baliabide ekonomikoak agortzea eragin zuten. Horrek monarkia ahuldu eta Pepi II.aren erregealdiaren ondoren, herrialdea anarkiara bultzatu zuen. Historiako lehen iraultza sozial dokumentatua izan zen hura, Ipuurren Papiroa edo Ipuurren aieneak deritzon narrazioan jasota dagoena.

« Kanpora ditzagun gure artean dauden boteretsuak... Herrialdeak bere inguruan biratzen du, buztingile baten tornua bezala. »

Piramide Handia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizako Piramide Handia
Sakontzeko, irakurri: «Gizako Piramide Handia»

Herodotoren arabera: Keopsek Gizako Piramide Handia eraikitzea agindu zuen, eta horretan alaba bera ere prostituitu egin zuen, bere piramidea eraikitzeko funtsak lortu ahal izateko... bere garaian tenplu guztiak zeuden gurtzarako itxiak, eta Egipto txirotasunik handienean zegoen, egiptoarrek gorrotoa zuten nagusi.

Piramidearen amaiera K.a. 2570ean datatua dago, haren izena Khufuren ostertz argitsua zen.

Keopsek Piramide Handia eraikitzea agindu zuen, baina ez zuen esklabuekin egin, denbora askoan pentsatu izan den bezala, baizik eta ondo prestaturiko langileekin, geometrian, estereotomian (harria mozteko artea), astronomian eta abarretan ezagutza handiak zituzten buruzagiek zuzenduak. Horregatik, litekeena da piramidearen eraikuntza ez izatea Keopsen erregealdiak ospea galtzearen arrazoia, baizik eta errege honek hartutako neurri erlijioso eta administratiboak, oso modu kaltegarrian eragin baitzuten ondorengo tradizio egiptoarrean. Mendeen igaroarekin neurri horiek Keopsen irudia okertu egin zuten.

Bere garaiko testigutzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizako Piramide Handiaren ondoko lubaki batean aurkitutako eguzki txalupa bat

Herodotok Gizako ordokiko Piramide Handiaren, prozesio galtzadaren eta lurpeko ganberen eraikuntza ematen dio bere lurperaketa toki bezala balio zezaten. Hauei erantsitako tenplu, erreginen piramideak eta lubakiak ere ematen zaizkio.

Existitzen den Keopsen irudikapen bakarra Flinders Petriek aurkitu zuen Khentumentiuko tenplutik gertu, Abidosen, Osiris jainkoaren hiri sakratua zena. Bolizko estatuatxo txikia, zazpi zentimetro inguruko garaiera duena, Kairoko Egiptoar Museoan gordetzen da.

  • Zigilu inprimaketak Gizan (Kromer)
  • Idazkuna Uadi Magharan, Sinai (Sethe; Gardiner/Peet/Cerný)
  • Kaltzitazko ontzi txatala [[Koptos]en UC11760 (Petrie Museoa)
  • 11099 zenbakidun zigilua (Petrie) (Petrie Museoa)
  • Erregearen gurtza tenpluetako erliebedun bloke ugari Egiptoko XII. dinastiako faraoien piramideetan berrerabiliak izan ziren.
  • Westcar Papiroa

Keopsen hilobia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da faraoiaren momia aurkitu eta Herodotoren testuak Keopsek Gizako ordokian lurpeko ganberak eraikitzea agindu zuela dio, bere lurperaketa-toki izateko.

« Diodan bezala, hamar izan ziren prozesio galtzada horren eta piramideak altxatzen diren muinoko lurpeko ganberen eraikuntzan eman ziren urteak, ganbera horiek Keopsek bere lurperaketa-toki izan zitezen uharte batean eraikitzea agindu zituenak, haraino Niloko ura zekarren kanal bat eraman zuen. Bestalde, piramidearen beraren eraikuntzan hogei urte eman ziren (Herodoto, Historia, II. liburua, 124,4,5) »


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Snefru
Egiptoko faraoia
Egiptoko IV. dinastia
Ondorengoa
Dyedefra