Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Karnali ibaia

Koordenatuak: 25°45′11″N 84°39′59″E / 25.7531°N 84.6664°E / 25.7531; 84.6664
Wikipedia, Entziklopedia askea
Karnali
K'ung-ch'iao Ho (ch) Karnali (ne) Ghaghara (hi)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.080 km
Geografia
Map
Koordenatuak25°45′11″N 84°39′59″E / 25.7531°N 84.6664°E / 25.7531; 84.6664
Herrialdea India
Indiako estatuaBihar
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera127.950 km²
Arro hidrografikoaGanges Basin (en) Itzuli
Bokalea
()
Ganges

Karnali edo Ghaghara ibaia (nepaleraz Karnali edo Kauriala, txineraz K'ung-ch'iao Ho, Indian Gogra edo Ghaghara). Karnali izenak ur turkesa esan nahi du.

Sorrera eta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganges ibaiaren adar handienetako bat da eta Nepalgo hiru ibai arro nagusietan mendebalderen dagoena. 1080 km-ko luzera du eta bere arroaren azalera 127.950 km²-koa da.

Tibeteko Manasarovar lakuan du sorrera, Txina, Nepal eta Indiaren arteko muga hirukoitzetik gertu. 3.962 metrotan du iturburua eta bide motza egin ondoren Burang herrian sartzen da Nepalen.

Karnali Gunean sartzen da eta Erdi-mendebaldeko eskualdea eta Mendebaldeko Urruneko eskualdearen artean zabaltzen da ibaiaren arroa. Hainbat ibaiadarrek isurtzen dituzte beren urak Karnali ibaia, mendebaldetik Doti ibaiak eta ekialdetik Seti ibaiak. Siwalik mendiak pasa ondoren ibaia kanal ugaritan banatzen da eta aurrera egin ahala bi adar nagusi sortzen doaz, Geruva ezkerrean eta Kauriala eskuman.

Uttar Pradesh estatuan sartzen dira Karnali ibaiaren adar biak baina muga pasa eta berehala egiten dute bat Ghaghara ibaia sortuz. Bihar estatuko mugatik gertu Ganges ibaiarekin elkartzen da.

Himalaia nepaldarrean 3.252 glaziar daude eta 2.323 aintzira (3.500 metroko altueratik gora). Hauetatik herena Karnali ibaiaren arroan aurkitzen dira, zehazki esanda 1.361 glaziar eta 907 aintzira, 1.740,22 km²-ko azalera hartzen dutelarik eta 127,72 km³-ko izotz bolumena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]