Kalimehtar
Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jauna eleberriko eranskinetan, Kalimehtar Gondorreko hogeitamargarren erregea izan zen. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1736. urtean jaio zen, eta Narmazil II.aren semea da. Bere izena, quenya hizkuntzazkoa da eta "Argi iturria" esan nahi du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalimehtarrek hartu zuen Gondorreko tronua bere aita 1856an hil ondoren. Bere aurrekoek bezala, Lautadetako guduaren ondoren, Loeg Ningloron eta Karroka artean hedatzen zen Anduineko Haranen zatian bizitzen jarri ziren Iparraldeko Gizakiekin Gondorrek zuen adiskidetasun ohitura jarraitu zuen.
1899an, Marhariren seme den Marhwiniren bidez, Aurigak Kalenardhon mehatxatzen ari direla jakiten du, eta, Anduin, Ukondoen inguruan zeharkatzeko asmoa zutela. Kalimehtarrek, orduan, bere aita mendekatzeko aukera ikusi zuen, eta, beraz Eotheodekin aliantza bat ezarri zuen, eta, Marhwinirekin batera, eraso plan bat pentsatu zuen, Gondor, Dagorladeko gudua irabaztera eraman zuena.
Aliantza honek, garaipenaz gain orduan inork aurreikusterik ez zuen etorkizun batean argituko zen eragin bat izan zuen: Gondor salbatzera joan ziren Rohirrimen bi espedizio handiak, Eorlen iritsiera Zelebranteko zelaietara eta Theoden erregearen adarrak Pelennorren, horiek gabe, erregearen itzulera alferrikakoa izango zena.
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1900ean, Dorre Zuria eraikitzea agindu zuen, bera hil aurretik amaitu zena. Xedea, etsaia begiztatzea ahalbidetuko zion zaintza dorre bat izatea zen. Uste denez, gainera, erregea bera izan zen Minas Tiritheko Palantirra han ezkutatu zuena, kontserbatzeko.
Kalimehtarrek, bere erregealdia, bakean amaitu zuen, Gondorren etsai nagusiak, barne gerra batean murgilduta baitzeuden, lurraldeen jabetzagatik. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1936an hil zen, bere oinordekoa, bere seme Ondoher izan zelarik.
Aurrekoa Narmazil II.a |
Gondorreko erregea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1856-1936 |
Ondorengoa Ondoher |