Kaja Kallas
Kaja Kallas (Tallinn; 1977ko ekainaren 18a) Estoniako politikaria eta abokatua da. Estoniako historiako emakumezko lehenbiziko gobernuburu izendatu zuten 2021eko urtarrilaren 26an.
Biografia politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018tik Estoniako Erreformaren Alderdiko burua da, eta Estoniar legebiltzar edo Riigikoguko kidea 2019tik, eta aurretik 2011tik 2014ra. Kallas Europako Parlamentuko kide izan zen 2014tik 2018ra. 2019an bere alderdiak hauteskundeak irabazi zituen, baina gehiengorik ezin izan zuen osatu Kallasek eta atzetik geratutako Zentroko Alderdiak osatu zuen gobernua Juri Ratasekin. Ratasen gobernuak ustelkeria eskandalu bategatik jaustean osatu zuen gobernua Kallasek.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tallinnen jaioa, 1977ko ekainaren 18an, Kaja Kallas Siim Kallasen alaba da, zeina Estoniako 14. lehen ministroa izan zen eta gero Europako Batasuneko komisarioa izan zen. Erreformaren alderdia ere aitak sortua da, beste batzuekin. Kaja Kallasen aitona Eduard Alver Estoniako Errepublikako sortzaileetako bat izan zen 1918an, eta Estoniako Poliziaren lehen burua 1918tik 1919ra. [1]