Koskobilo
Koskobilo | |
---|---|
Ez dago irudirik, igo ezazu bat! | |
Koordenatuak: | |
Herria | Altsasu |
Koskobilo Altsasu eta Olazti artean zegoen haitzuloa zen. Gaur egun harrobi batean egindako lanak direla eta desagertua dago, baina hain zuzen erem 1940an, harrobi horretarako lanetan sima bertikal bat azaleratu zen, eta sima hartako sedimentuen artean, hainbat arrasto fosil agertu ziren[1].
Aurkikuntza paleontologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Máximo Ruiz de Gaona naturalistak aztertu zituen aztarnak, eta gutxienez 26 ornodun espeziez osatutako zerrenda bat lortu zuen; espezie horien artean, Iberiar Penintsulan aurkitutako lehenengo kastore aztarnak nabarmentzen ziren, baita errinozero eta ustez hipopotamoarenak ziren arrastoak ere.
21. mendean aztarnen analisi gehiago egin dira[2], eta espezieak zehazteaz gain, zuzenketak egin dira, hipopotamoaren aztarna izan barik, basurde baten (Sus scrofa) letagin bat zen piezetako bat. Ziurtatu dira ordea estepako errinozeroa (Stephanorhinus hemitoechus), Megaceroides generokotzat jotzen den orein erraldoia, lehoinabarra (Panthera pardus), leize-lehoia (Panthera spelaea) eta kuoi kanidoaren antzinako aldaera europarra (Cuon alpinus europaeus)[1].
Koskobilon aurkitu diren beste bi espezie berezi hartz tibetarra eta makakoa dira[3].
Ugaztunen fauna hori guztia kuaternariokoa da, duela 300.000 eta 100.000 urte artekoa, baina beste era bateko fosilak ere topatu dira, adibidez, 2009ko ekainaren 25an, krustazeo ermitau fosila topatu zen, eta espezie izen bereiza eman zitzaion, Mesoparapylocheles michaeljacksoni, aurkikuntzaren egun berean hil zelako Michael Jackson kantaria[4].
Gizakiaren aztarnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1950etik aurrera egindako beste material bilketa batzuetan Sakanako lehenengo gizaki lanabes ere bertan aurkitu ziren. 5.000tik gora pieza, paleolitoko hainbat garaitakoak, Solutre aldiko industriak nabarmentzen zirelarik. 1955ean Jose Maria Barandiaranek pieza gehiago aurkitu zituen[5][1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Koskobilo muinoa, orein erraldoi eta makako galduen gordelekua» Zientzia Kaiera 2020-12-08 (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
- ↑ ARLEGI, Mikel. RIOS-GARAIZAR, Joseba. RODRÍGUEZ-HIDALGO, Antonio. LÓPEZ-HORGUE, Mikel A. GÓMEZ-OLIVENCIA, Asier. (2018). «Koskobilo (Olazti, Nafarroa): nuevos hallazgos y revisión de las colecciones» Munibe (Donostia) 69.
- ↑ Etxebeste Aduriz, Egoitz. (2018). Gure bazterretako fosilak. Elhuyar (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
- ↑ René H. B. Fraaije, Adiël A. Klompmaker & Pedro Artal. (2012). «New species, genera and a family of hermit crabs (Crustacea, Anomura, Paguroidea) from a mid-Cretaceous reef of Navarra, northern Spain» Neues Jahrbuch für Geologie und Paläontologie 263 (1): 85–92. doi: ..
- ↑ Maluquer de Motes J. (1954). «La industria lítica de Olazagutía» Príncipe de Viana (Iruñea) 54-55: 9-27..