Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Koroatzea

Koordenatuak: 42°51′10″N 2°40′35″W / 42.8528°N 2.6764°W / 42.8528; -2.6764
Wikipedia, Entziklopedia askea
Koroatzea
 Euskal Herria
Gasteizko Koroatze auzoko Eulogio Serdan kalea.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea01012
Geografia
Koordenatuak42°51′10″N 2°40′35″W / 42.8528°N 2.6764°W / 42.8528; -2.6764
Demografia
Biztanleria12.774 (2023)

Koroatzea Gasteizko (Araba) auzoa da. Alde Zaharraren ipar-mendebaldean dago. Iparraldetik hasita eta erlojuaren orratzen norantzan, mugakide ditu Pilar, Zaramaga, Alde Zaharra, Lovaina eta Txagorritxu auzoak.

Auzoko etxebizitza gehienak 1960ko eta 1970ko hamarkadetan eraiki ziren. [1] Merkataritza jarduera handiko auzoa da, batez ere Gorbeia kalearen inguruetan. Auzoa Andre Mariaren Koroatzearen elizaren inguruan eraiki zen. Eliza 1958-1960 urte bitartean eraiki zen Miguel Fisac (1913-2006) arkitekto ezagunaren diseinuari jarraiki.

Euskaraz ere Errota Zaharra edo Errota deitu ohi zaio auzoari, gaur egungo Santo Domingo plazan zegoen errotari erreferentzia eginez. [2]

Aldabe kalea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «SmartEnCity - Koroatze auzoa» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) Knörr Borràs, Henrike. (2009). [https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/72671-01.pdf «TOPONIMIA DE VITORIA I GASTEIZKO TOPONIMIA I»] ONOMASTICON VASCONIAE (Euskaltzaindia) 27: 154. ISBN ISBN 978-84-95438-51-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.