Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kontserbadoreen Jauregia

Koordenatuak: 41°53′35″N 12°28′58″E / 41.892997°N 12.482811°E / 41.892997; 12.482811
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontserbadoreen Jauregia
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Italiako udalerriRoma Capitale
Municipio of RomeMunicipio II
Koordenatuak41°53′35″N 12°28′58″E / 41.892997°N 12.482811°E / 41.892997; 12.482811
Map
KomisarioaRoma Capitale (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaMichelangelo
Estiloapizkundetar arkitektura
Solairuak2
Kontserbadoreen Jauregia
Kontserbadoreen Jauregia patioan..

Palazzo dei Conservatori (euskaraz Kontserbadoreen Jauregia) Erromako Campidoglio enparantzan dago, Jauregi Berriaren parean, eta honekin batera Kapitolioko Museoen erakusketa egoitza eratzen du. Campitelli rionean kokaturik dago.

Bere izena, Goi Erdi Aroan, hiriko magistratura hauteslearen egoitza izanari zor dio, Conservatori dell'Urbe delakoak, Senatuarekin batera, hiria administratzen zutenak.

Michelangelok, nori enparantza berrantolatzeko lana eman zitzaion, fatxada berri bat diseinatu zion, amaiturik ikusi ez zuena, fatxadaren birmoldatze lanetan zehar hil baitzen. Bere egitasmoak, jauregiaren erdi aroko fatxada berdiseinatzen zuen, arkupea, idulki handien gainean jarritako pilastrekin ordezkatuz, eta, leiho txikiak, leiho handi batzuekin, guztiak neurri berekoak. Horretarako Ordena erraldoia erabili zuen, korintoar ordena erraldoia joniar ordena txikiagoekin konbinatuz.

Lanek, Guido Guidettirekin jarraitu zuten, eta 1568an amaitu zituen Giacomo della Portak, ia erabat jarraitu zituena Michelangeloren diseinuak, bakarrik, lehen solairuan gela zabalago bat eraikitzeko aldatuz, eta, ondorioz, baita leiho handiago bat ere, jauregiko fatxadako gainontzeko leihoekiko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]