Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Franz Schreker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Franz Schreker

Bizitza
JaiotzaMonako1878ko martxoaren 23a
Herrialdea Austria
HeriotzaBerlin1934ko martxoaren 21a (55 urte)
Hobiratze lekuaWaldfriedhof Dahlem (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaIgnaz Franz Schrecker
Ezkontidea(k)Maria Schreker (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Arnold Rosé (mul) Itzuli
Robert Fuchs
Hermann Grädener (mul) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Berlin University of the Arts (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Genero artistikoaopera
musika klasikoa

IMDB: nm3555261 Spotify: 7ehgiWrLMRMQkrr5tQQB2P Musicbrainz: 8363e991-3656-4cbd-b89e-60bf0dbadebc Discogs: 1510348 IMSLP: Category:Schreker,_Franz Edit the value on Wikidata

Franz Schreker (Monako, 1878ko martxoak 23aBerlin, 1934ko martxoak 21a; benetan Schrecker) konposatzaile austriarra izan zen.

Bohemiako gorteko argazkilari judu eta irlandar sendi nobleko amaren semea zena, bere garaiko aleman-hiztunen arteko joenetako bat izan zen. Schrekerrek Robert Fuchsekin ikasi zuen konposizioa Vienan. 1911n berak sortutako Abesbatza Filarmonikoaren zuzendaritzaren ardura hartu zuen, eta 1912an Vienako Musika Akademian konposizio-klasea zuzentzeari ekin zion. Ospeak Berlineko Goi-Mailako Musika Akademiaren zuzendari izatera eraman zuen, 1920tik 1931ra artean jardunean. Universal Editionek Anbruch musika-aldizkarian eskaini zion foro bat, non 1919tik 1937ko tartean hark idatzitako edo hari buruzko 103 artikulu dauden. Dagoeneko 1920ko hamarkadan Schreker nazionalsozialisten politika kulturalaren erasoen helburu bihurtu zen. 1932an Schreker beraren Christophorus operaren estreinaldia, Friburgon izateko asmoarekin, izu naziarengatik baztertua izan zen, eta Berlingo Goi-Mailako Musika Eskolaren zuzendari-postuari uko egitera behartuta ikusi zuen bere burua, 1920tik zuzentzen zuena. 1932tik 1933ra Prusiar Arteen Akademian izan zen meisterklass baten zuzendaria ere bai. Haren ikasleetako bat Wladyslaw Szpilman zen. Max von Schillingsek agindutako nahitaezko erretiroaren apur bat ostean, 1934ko martxoaren 21ean buruko isuri baten ondorengo bihotzeko batez hil zen, eta Waldfriedhof Dahlemen lurperatua izan zen. Hobiratze-tokia Abt. 10A-6 sailean dago eta ohorezko hilobi bezala eskainia dago.

Ehrengrab, Hüttenweg 47, Berlin-Dahlemen

1959an Vienako Favoritenen (10. eskualdea) Franz-Schreker-Gasse eta 1936an Ottakringen (16. eskualdea) Schrekergasser bere izenarekin izendatu zituzten.

1920ko hamarkadan, Franz Schreker Wagnerren ondorengo Alemaniako opera-konpositore garrantzitsuenetariko batentzat jo zuten; zenbaitetan haren operak Richard Straussenak baino antzezte-zenbaki altuagoak erdiestera iritsi ziren. Hura bezala, Schreker erromantiko berantiarra da; aldi berean, bere lengoaia musikalak elementu espresionistak dauzka. Bereizgarrietako bat gorabehera harmoniko jarraitua da, akorde distiratsu eta irisatuz lagunduta.

Salbuespena izan ezik (Flammen), Schrekerrek berak idazten zituen haren operetarako letrak. Sigmund Freuden psikoanalisiak eraginda, libretista gisa Schrekerrek opera-pertsonai nagusien erretratu emozional zorrotzak idazten zituen, horietako batzuk aipamen autobiografikoekin ere.

Nazionalsozialistengatik "endekatutzat" joak, Schrekerren lanak ia ahantziak izan ziren 1933tik aurrera. 60ko hamarkadaren amaieran, Schreker-berpizkundea hasi zen, gaur egun arte dirauena, adibidez Der Schmied von Gent operaren emankizunekin Berlingo Estatu Operan (Berliner Staatsoper) 1981ean eta Chemnitz Antzokian 2010ean, baita izenburu ezohikoagoz osatutako zikloarekin ere; Flammen, Christophorus eta Das Spielwerk und die Prinzessin Kielgo Operan Kirsten Harmsen pean, baita Der ferne Klang 1991n Vienako Estatu Operan ere, 2015an Grazeko operan eta Mannheimeko Antzoki Nazionalean eta 2017an Lübeck Antzokian, Die Gezeichneten 2005an Salzburgoko Jaialdian, 2015an Lyoneko Operan, 2017an Bavierako Estatu Operan eta 2018an Berlingo Opera Komikoan.

Haren berraurkikuntza nagusiki Grazen egindako biltzar musikologiko baten emaitza izan zen, 1970eko hamarkadaren erdialdera. 1990eko hamarkadatik, industria diskografikoa bere lanen grabaketa gehiago argitaratzen ibili da ere bai. Haren ondarearen zati handia Vienako Idaztitegi Nazionalean aurki daiteke.

Lan-zerrenda (hautaketa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan dramatikoak / Operak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Libretoak, aurkakoa ez adieraziz gero, Franz Schrekerrenak)

  • 1901–1902: Flammen – Ekitaldi batekoa. Libretoa: Dora Leen (?–1942[?]; benetan Dora Pollock). Vienan 1902an (kontzertantea) eta Kielen 2001ean (eszenikoa), besteak beste.
  • 1903–1910 inguru: Der ferne Klang – 3 ekitaldiko opera, 1912ko abuztuaren 18an, Frankfurt am Mainen, besteak beste.
  • 1908–1912: Das Spielwerk und die Prinzessin – 2 ekitaldi, atarikoa. Adibidez, 1913ko martxoaren 15ean, Frankfurt am Mainen / Vienan.
  • 1911–1915: Die Gezeichneten – 3 ekitaldiko opera. 1918ko apirilaren 18an, Frankfurt am Mainen, besteak beste.
  • 1915: Das Spielwerk (Das Spielwerk und die Prinzessin lanaren bariazioa) – Ekitaldi bakarra. 1920ko urriaren 30ean, Munichen, besteak beste.
  • 1915–1918: Der Schatzgräber – Opera prologo, 4 ekitaldi eta epilogoarekin. 1920ko urtarrilaren 21ean, Frankfurt am Mainen, besteak beste.
  • 1919–1922: Irrelohe – 3 ekitaldiko opera. Besteak beste, 1924ko martxoaren 27an, Kolonian (Otto Klemperer).
  • 1924–1928: Der singende Teufel – 4 ekitaldiko opera. Besteen artean, 1928ko abenduaren 10ean, Berlinen (Erich Kleiber).
  • 1924–1928: Christophorus oder Die Vision einer Oper – Prologo, 2 ekitaldi (3 irudi) eta epilogoa, 1978 urriaren 1ean, Friburgon, besteak beste.
  • 1929–1932: Der Schmied von Gent – 3 ekitaldiko opera, Charles De Costeren testua. 1932ko urriaren 29an, Berlinen, adibidez.
  • 1933–1934: Memnon (soilik zirriborroak).

Orkestrarako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1896: Liebeslied harizko orkestra eta harparentzat (desagertua)
  • 1899: Scherzo
  • 1899: Symphonie a-Moll op. 1 (bukaera galdua)
  • 1900: Scherzo harizko orkestrarako
  • 1900: Intermezzo op. 8 – Harizko orkestrarako zatia (beranduago Romantischen Suitearen zati)
  • 1902–1903: Ekkehard, Orkestra handi eta organorako obertura sinfonikoa op. 12
  • 1903: Romantische Suite op. 14
  • 1904: Phantastische Ouvertüre op. 15
  • 1905: Der Geburtstag der Infantin, izen bereko Oscar Wilden maitagarri-ipuinean oinarritutako Suite, ganbera-orkestrarentzat (Orkestrarako 1923an, Spanisches Fest pantomima orkestrarako 1927an)
  • 1908: Festwalzer und Walzerintermezzo
  • 1908: Valse lente
  • 1908–1909: Ein Tanzspiel orkestra handirako
  • 1909: Nachtstück. Der ferne Klang operatik
  • 1913: Vorspiel zu einem Drama (Die Gezeichneten operako zatietatik konposatua)
  • 1916: Kammersymphonie (Sinfonietta bezala multzo handirako ere bai)
  • 1918: Der Schatzgräber operako interludio sinfonikoa
  • 1928: Kleine Suite ganbera-orkestrarako
  • 1929–1930: Vier kleine Stücke orkestra handirako
  • 1933: Vorspiel zu einer großen Oper (Oper Memnon amaigabetik aterata)

Bestelako lanak (hautaketa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1898: Biolin eta pianorentzako sonata
  • 1899: König Tejas Begräbnis (Felix Dahn) gizon-abesbatza eta orkestrarako
  • 1900: Der 116. Psalm op. 6 emakume-abesbatza eta orkestrarako
  • 1902: Schwanengesang op. 11 (Dora Leen) abesbatza eta orkestrarako
  • 1909: Fünf Gesänge (instrumentiert 1922)
  • 1909: Der Wind – Bibolin, biolontxelo, klarinete, adar eta pianorentzako pantomima
  • 1916: Hugo Wolfen 2 Liederren orkestrazioa
  • 1923: Zwei lyrische Gesänge (Walt Whitman, instrumentatua 1929an Vom ewigen Leben izenburupean)
  • 1932–1933: Das Weib des Intaphernes – Melodrama (Eduard Stucken)
  • 1933: Franz Liszten Ungarischer Rhapsodiearen orkestrazioa, 2. Zk
  • 40 Lieder inguru

Konposizio-ikasleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]