Frank Cuesta
Frank Cuesta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leon, 1971ko urriaren 16a (53 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Min Buri (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Yuyee Alissa Carmela (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea, tenislaria, tenis entrenatzailea eta esploratzailea |
Tenis | |
Enplegatzailea(k) | Animal Planet (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Animalien eskubideak |
Francisco Javier "Frank" Cuesta Ramos (León, 1971ko urriaren 16a - ), tenislari ohia, telebistako aurkezle eta herpetologo espainiarra da. 2010az geroztik, Frank de la Jungla programa aurkezten du eta, 2011ko azaroaren 8an, Ondas Saria jaso zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frank Cuesta 1971ko urriaren 16an jaio zen, Leonen (Espainia), baina, aspaldi honetan, Thailandian bizi da.
« | Nick Bollettieriren -Munduko tenisaren maisu, besteak beste, Andre Agassi edo Pete Samprasen aurkitzailea- Tenis eskola eratzeko asmoz etorri nintzen hona eta herrialde eder honek erabat txundituta utzi ninduen. | » |
Tenisa izan du betiko kirola, baina, 18 urte zituenean, junior kategoriako torneo bat irabazi zuela-eta, moto bat erosi zuen eta istripua izan zuen. Jokalari profesional izateko asmoak hantxe joan zitzaizkion eta entrenatzaile izatera pasatu zen. Denbora luzez izan zen entrenatzaile AEBetako Floridako Bollettieri Akademian, Bolletierik Thailandiara bidali zuen arte. Frank Cuesta Tennis Academy eraikiko zuen han.
Tenisa bere lana da, baina animalien mundua bere pasioa.
Dena Bangkoken hasi zen; Frank Birmaniako oihanera joan zen, lehen Birmania zena, bakarrik beti egin ohi zuen eran, animaliak gertutik ikustera. Dena ondo joan zitzaion, iparrorratza apurtu zitzaion arte. Egunak eman behar izan zituen oihanean, erreskatea iritsi arte. Hura izan zen lehen abentura, baina ez zen azkena izango.
Franken jakin mina piztuta zegoen, jada, eta herpetologia ikasten hasi zen, narrastiak eta anfibioak ikertzen dituen zoologiako adar bat, alegia, eta Thailandiako parke guztiak miatzen hasi zen, bere ezagutza zabaldu nahian. Gertutik ezagutzen ditu Frankek animaliak, beraiekin bizi izan delako eta sugeen horzkadak behin baino gehiagotan utzi dute koman.
Thailandiako Animalien Zaintzarako Elkarteko kide da, irabazi asmorik gabeko erakundea, eta animalien erreskateaz arduratzen da, zaindu eta bere egoera naturalera itzultzeaz. Igaraba talde bat du etxean, igeri egiten irakasten ari zaie, gero oihanean uzteko.
Bangkokek 11 milioi biztanle ditu eta ehunka animalia basati. Maiz ager daiteke pitoi bat sukaldeko harraskan edo kobra bat etxeko teilatuan edo boa bat komuneko uretan... Poliziak Franki deitzen dio horrelakoetan. Bangkoken pertsonaia ezaguna da eta hango egunkari batek, animalia basatien tartean egiten zituen erokerien aurrean, apustu bat ireki zuen espainiarra noiz hilko zen asmatzea, alegia.
« | Oraingoz ez du inork irabazi, jendeak 2009tik ez nintzelako pasatuko esaten zuten-eta! | » |
Gero eta gustu gehiago hartu zion Frankek oihanera joateari. Kamera bizkarrean, orduak ematen zituen animalien zain. Behin Thailandiako telebista batera joan zen bere grabazioak erakustera. Handik egun gutxira, bere programa propioa zuen eta ikusle gehien ziren orduan gainera. 1,90 m neurtzen zuen latinoa, teniseko jantzian, zuri-zuri, tailandiarrez hitz egiten eta suge zaharra eskuan, arrakasta itzela izango zuen saioa izan zen.
2010ean, Callejeros Viajeros programako arduradunek suge batekin arazoa izan zuten Thailandian grabatzen ari zirenean. Frankek konpondu zuen hura eta, zabaldu zenean, telebista kateko zuzendaritzak programa aurkezteko aukera eman zion: Frank de la Jungla. 2011ko azaroaren 8an jaso zuen Berrikuntzari eskainitako Ondas Saria eta 2011ko abenduaren 1ean jaso zuen.
2011ko abenduaren 25ean, La Selva en Casa programa estreinatu zuen, oraingo honetan Espainian.