Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Francisco Coello

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Coello

Bizitza
JaiotzaJaén1822ko apirilaren 26a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1898ko irailaren 30a (76 urte)
Hobiratze lekuaSan Justoren hilerria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaAcademy of Military Engineering of Hoyo de Manzanares (Madrid) (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitary engineer (en) Itzuli eta kartografoa
KidetzaReal Sociedad Geográfica (en) Itzuli
Historiaren Errege Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Graduakoronel

Francisco Coello de Portugal y Quesada (Jaén, 1822ko apirilaren 26a - Madril, 1898ko irailaren 30a) kartografo eta militar espainiarra izan zen.

Francisco Coelloren Atlas de España y de sus posesiones de Ultramar (1848-1880) lanaren azala

Kartografiaren munduan ezaguna izan zen haren plano landuengatik. Pascual Madoz iruindarrak argitaratutako Atlas de España y de sus posesiones de Ultramar ospetsuko planoak egin zituen 1848-1880 urte bitartean, neurketa zientifiko zehatzetan oinarriturik. 25 urte eman zituen Espainiako mapa nazionala 1:100.000 eskalan garatzen.

1876an Sociedad Geográfica de Madrid delako erakundea sortu zuen.

Euskal Herriko kartografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko hainbat hiri eta herri kartografiatu zituen Coellok, Víctor Muniberen laguntzaz. Deigarria da ez zituztela partzela guztiak adierazi; bideek inguratutako etxe-uharte osoak soilik. Hona hemen horren erakusle den irudi-galeria:

MARTIN LOPEZ, JOSE M. Francisco Coello. Su vida y obra 1822-1898. Centro Nacional de Información Geográfica, 1999. ISBN 84-95172-04-6

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Coello Aldatu lotura Wikidatan