Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Flodoard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flodoard
Bizitza
JaiotzaÉpernay, 894
HerrialdeaMendebaldeko Frantzia
HeriotzaReims966ko martxoaren 28a (71/72 urte)
Hezkuntza
HeziketaSchool of Reims (en) Itzuli
HizkuntzakMedieval Latin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpoeta, historialaria, idazlea eta Kalonjea

Flodoard de Reims, latinez Flodoardus Remensis (Épernay, 894 inguruan - Reims, 966ko martxoaren 28a) historialari, kronikagile eta latinezko poeta izan zen. Garai karolingiarrean bizi izan zen.

[1]Reimsen apaiza bezala, Flodoardek gazte-gaztetatik apezpikuaren kortean postu garrantzitsuak bete zituen. Hala ere, bi alditan, Herbert II.a Vermandoisekoak postutik kendu zuen haien ideien aurka aritzeagatik. 936an Erroman egon zen; han Leon VII.a aitasantuak oso ondo jaso zuen. 947an Artold apezpikuaren garaipenarekin bere posizioa indartu zen baina handik gutxira, 952an, San Basle monasteriora erretiratu zen; han idazteari ekin zion batez ere.

  • Historia ecclesiæ Remensis (Reimsen Elizaren Historia). Bere lan garrantzitsuena da. XVI. mendetik aurrera frantsesez egindako itzulpen desberdinak argitaratu ziren, Histoire de l'Église de Reims izenburupean.
  • Annales, 919tik 966ra. Testu hauek Lorrenako historiari buruzko informazio garrantzitsua ematen dute.
  • Jesukristoren eta santuen garaipenari buruzko poema luzea. 29.000 lerro ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .

Kanpo Loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]