Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Filipe Nafarroakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Filipe Nafarroakoa

Bizitza
Jaiotza1334ko abuztuaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVernon1363ko abuztuaren 29a (egutegi gregorianoa) (29 urte)
Hobiratze lekuaÉvreux Cathedral (en) Itzuli
Familia
AitaFilipe III.a Nafarroakoa
AmaJoana II.a Nafarroakoa
Ezkontidea(k)Yolande of Dampierre (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEhun Urteko Gerra

Filipe Nafarroakoa (?, 1336Vernon, 1363ko abuztuaren 29a) Nafarroako Erresumako infantea eta Longuevilleko kondea izan zen[1].

Filipe Longuevilleko kondearen armarria

1353an, Karlos II.a Nafarroakoa anaiarekin batera, Joan II.a Frantziakoarengandik aldendu eta honen jarraitzaile nagusia zen Karlos de la Cerda erail zuen. Bar konderria defendatzera lagundu zuen. Konderria konkistatzea saiatu zuenean, atxilotu zuten.

1356ko urtarrilean, ingelesak lagundu zituen Normandian. Normandiako kanpainan Eduardo III.a Ingalaterrakoaren ordezkari militarra izan zen. Poitiersko guduan nafarrak zuzendu zituen Printze Beltzaren alde.

1360ko Bretignyko hitzarmenean Nafarroa ordezkatu zuen. Berriro frantziarren alde egin eta Bertrand du Guesclinekin batera borrokatu zuen[2].

1363an Gurutzadetara zihoala hil zen.

Ezkontza eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1353ko ekainaren 13an Marle eta Casseleko jauna zen Roberto Casselkoa eta Joana Bretainiakoaren alaba zen Yolanda Dampierre ezkondu zuen baina ez zuten seme-alabarik izan.

Jeannette d'Aisy maitalearekin, berriz, bi seme izan zituen:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bordonove, Georges. (1988). Les Rois qui on fait la France –Les Valois– Charles V le Sage. 1 Pygmalion.
  2. Sumption, Jonathan. (2001). The Hundred Years War II: Trial by Fire. University of Pennsylvania Press ISBN 0-8122-1801-9..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.